Maiatzaren 30an Urretxuko Aniztasun Jaia ospatu zen, Gernikako Arbola Plazan. Ekitaldi horren helburu nagusia Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztien ospakizuna da. Hau da, guztiok ordezkatzen ditugun aniztasunak herriaren aberastasun gisa ulertzea eta aitortzea. Gainera, elkar ezagutzarako eta aurreiritziak sortzen dituzten hesiak gainditzeko aukera ere bada. Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesua posible egin zuten guztiei. Horretaz gain, Aniztasun Jaia eta aurretik egindako lana azaltzen duen bideoa egin du.
