GKSk Zer ari da gertatzen munduan? Gerra globala eta ofentsiba inperialista hitzaldia egingo du Zumarragako kultur etxean, hilaren 26an (ostirala), 18:30ean. “Azken urteetan mendebaldeko estatuak gero eta joera gerrazale handiagoa hartzen ari dira: 70 urte baino gehiago dirauen Palestinaren okupazioan sakontzeko genozidioa, Iranen eta Asiako mendebaldeko beste estatu batzuen aurkako erasoak, Kubako blokeoaren indartzea, Venezuelako presidentearen bahiketa… mendebaldeko oligarkiak gerra inperialistaren aldeko apustua egin duela garbia da. Horren ondorioz, periferiako herrialdeetako biztanleriak pairatzen duen basakeria ez ezik, mendebaldeko langileok pobretzea eta bizi baldintzen kaskartzea bizi ditugu egunez egun. Bitartean, oligarkiak aurrekontu militarrak puztu besterik ez ditu egiten. Honen aurrean, gerra inperialistaren aurkako antolakuntzaren beharra zabaldu nahian, hitzaldia antolatu dugu Urretxu-Zumarragako GKSko komitean antolatzen gabiltzan hainbat gaztek”, azaldu dute.
