Legazpi, Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk Bat Egin eguna ospatu zuten ostiralean Areizaga-Kalebarren plazan. Helburua bailarako estrategian sakontzea, aurrera begirako erronkak plazaratzea eta EH Bilduren komunitatea elkartzea eta saretzea izan zen.
EH Bildu mugimenduak 15 urte betetzen ditu aurten, eta egindako bidea irudikatzeko, argazki galeria bat egon zen ikusgai plazan. Urte hauetan guztietan herri mailan zein maila nazionalean egindako ekitaldi, egitasmo, mobilizazio eta batzarren argazkiak izan ziren ikusgai. Ekitaldi politikoa ere egin zuten. Hiru herrietako ordezkariek eta Nekane Zinkunegi Gipuzkoako arduradun politikoak parte hartu zuten. Bailara honek dituen erronketan sakondu zuten, proiektu amankomunak plazaratuz eta elkarlanaren balioetan sakonduz.
Amaitzeko, Olaia eta Amaiurren kontzertu akustikoa izan zen, mokadutxo batekin lagunduta.

