Nicolas Alustiza, Alex Diaz eta Xabier Isasa profesionalek eta gazte mailako Aner Irizar eta Aimar Ugarteburuk
Bihartik igandera Espainiako txirrindularitza txapelketa jokatuko da Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Urretxu eta Zumarragako bost txirrindularik parte hartuko dute: Alex Diaz (Caja Rural-RGA), Nicolas Alustiza (Euskaltel-Euskadi) eta Xabier Isasa (Euskaltel-Euskadi) profesionalek eta gazte mailako Aner Irizarrek (Alimco-Campagnolo) eta Aimar Ugarteburuk (Bellota-Goierri).
Gazte mailako proba ostiralean izango da, 14:20ean. Txirrindulariek 129,7 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Profesionalen lasterketa igandean izango da, 10:00etan. 211 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
