Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuak Ongi Etorri Zerbitzua martxan jarri du. Zerbitzu horren bitartez, iritsi berri diren pertsona eta familiei harrera egingo zaie, haien ibilbidea hasteko prozesuan behar duten harrera, informazioa eta orientazioa eskainiz. Ongi Etorri Zerbitzua goizez eskainiko da udan eta goizez eta arratsaldez ondoren. Interesa duenak txanda eskatu beharko du (693 900 568 – aniztasuna@urretxu.eus)
Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Udal Planaren barruan kokatzen da, Urretxun Bizi Gara harrera eskolaren osagarri bezala eta 2014ko Harrera Protokoloaren berrikuntza prozesuaren aurrerapauso bat da.
Honen harira, datorren uztailaren 30era arte zabalik izango da Urretxun Bizi Gara harrera eskolako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta eskualdeko gizartearen, historiaren, aukeren eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi duten guztientzat.
Urretxun Bizi Gara ekimenaren hamabigarren edizio honetako saioak ostiraletan izango dira, 09:30etatik 12:00etara, Urretxuko kultur etxean. Irailaren 25ean hasi eta azaroaren 27ra bitartean, guztiz doan izango diren eskola orduak jasoko dituzte ikasleek (hitzaldiak, txangoak, bisitak…).
Urretxun Bizi Gara harrera eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da (693 900 568 – aniztasuna@urretxu.eus).
