Atzo (asteartea) Zumarragako jaietako haur parkea ireki zuten. Jendetza elkartu zen, batez ere arratsaldean. Gaur eta ostiralean ere irekiko dute: 11:00etatik 14:00etara eta eta 16:30etik 19:30era. Gainera, 18:30ean apar festa egingo dute. Gaur parkea Zelai Arizti pilotalekuan egongo da eta ostiralean Euskadi plazan. Txu-txu trenari dagokionez, geltokia Elizkalen dago.

