Zuzendaritza Taldeak Urola Kirol Elkartearen 2025-2026 denboraldiari dagokion ohiko batzar nagusirako deia egiten die bazkideei. Batzarra uztailaren 16an egingo da 18:00tan lehen deialdian, eta, hala badagokio, 18:30ean bigarren deialdian, Zelai Arizti zinema aretoan.
Horra hor gai zerrenda:
- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2025-2026 denboraldiaren kirol balantzea. 2026-2027 denboraldirako lan ildoak.
- 2025-2026 ekitaldiko kontuak onartzea.
- 2026-2027 ekitaldiko aurrekontua aurkeztea.
- Euskara plana.
- Uniformearen derrigortasuna.
- Kluba utzi eta beste klub batzuetan aritu ondoren Urolara itzuli nahi duten jokalariei aplikatuko zaien irizpidearen proposamena eta, hala badagokio, erabakia.
- Bestelakoak.
- Bakoitzak lekarkeena (galderak eta eskaerak).
