50 urte bete dituen Urtubi elkarteko bazkideek Zumarragako Santa Isabel jaiei hasiera eman zieten atzo. Pregoian Urtubik garai ona bizi duela esan zuten, baina beste elkarte batzuk ez dutela horren egoera oparoa bizi gogoratu zuten. Herritarrak elkarteetan parte hartzera eta festez gozatzera animatu zituzten. Bandak herriko ereserkia jo zuen, Goiargik lagunduta. Ondoren, Rockalean taldeak jo zen eta DJ festa egin zuten.

