Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urolak egonkortasuna, hazkundea eta etorkizuneko erronkak aurkeztu ditu batzar orokorrean

Urretxu,Zumarraga
2026/07/17
Otamotz

Urola Kirol Elkarteak 2025-2026 denboraldiari dagokion Ohiko Batzar Orokorra egin du, bazkideen aurrean azken urteko balantzea aurkeztu eta datorren denboraldiko lan ildo nagusiak azaltzeko.

Zuzendaritza Batzordeak egindako balorazioa positiboa izan da. Nabarmendu du kirol arloan ezarritako helburu nagusiak bete direla, senior taldeek maila duina eman dutela, gazte eta kadete mailako taldeek euren kategoriak mantendu dituztela eta parte hartze kategorietan egonkortasuna lortu dela.

Aldi berean, klubaren eguneroko kudeaketan sortutako egoera konplexuei erantzuteko ahalegin berezia egin dela azaldu du, entrenatzaileen eskakizun gero eta handiagoak eta jokalarien kudeaketarekin lotutako erabaki zailak azpimarratuz.

2026-2027 denboraldia: sendotzetik hobekuntzara

Datorren denboraldiari begira, Urolak egungo kirol proiektua sendotu eta hainbat erronka berri planteatu ditu. Emakumezkoen Ohorezko Erregional taldean lehiakortasuna handitzea izango da helburua; gizonezkoenean, berriz, staff tekniko berriarekin eta etxeko jokalarien aldeko apustu sendoarekin etorkizuneko proiektua eraikitzen hasiko da. Gazte eta kadete mailetan kategoriari eustea izango da xedea.

Kudeaketa mailan ere hainbat berrikuntza aurkeztu dira. Horien artean daude Joko OK protokoloaren ezarpena, jokalarien itzulerarako irizpide bateratuak, Urola-Real metodologiaren garapenean aurrerapausoak eta entrenatzaileen egituraren sendotzea.

Ekonomia sendoa eta etorkizunari begirako aurrekontua

Klubak azaldu du gastuen kontrola sendotu dela eta baliabideak arduraz kudeatzeko politika mantenduko dela. Aldi berean, babesle berriak erakartzea eta aliantzak indartzea izango dira datozen hilabeteetako lehentasunetako batzuk, etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko.

Euskara, klubaren ardatz estrategikoa

Batzarrean protagonismo berezia izan du Urola K.E.-ren 2025-2028 Euskara Planak. Klubak diagnostikotik ekintzara igaro dela azaldu du, eta datozen urteetan euskararen erabilera entrenamenduetan, barne zein kanpo komunikazioan eta klubaren irudian indartzea izango dela helburua. Planaren ikuspegiaren arabera, Urolak “baloiak eta balioak euskaraz zelairatzen dituen futbol kluba” izaten jarraitu nahi du.

Irudi bateratua indartzeko neurriak

Beste berrikuntza nagusietako bat ekipazio ofizialaren erabilera izango da. 2026-2027 denboralditik aurrera, infantil mailatik gorako jokalariek derrigorrez erabili beharko dute Urola K.E.-ren kaleko jantzi ofiziala partidetara joateko eta itzultzeko. Neurriaren helburua klubaren irudi korporatiboa eta talde izaera indartzea dela azaldu du zuzendaritzak.

Antolaketa, babesletza eta komunikazioa

Batzarrean, halaber, azken bi urteetan babesletza arloan egindako lana, prozesuak sinplifikatzeko hartu diren neurriak eta herriko gainerako kirol elkarteekin sustatutako lankidetza nabarmendu dira. Komunikazioari dagokionez, sare sozialetan presentzia sendotzen jarraitzea, senior taldeak klubaren erreferente gisa indartzea eta euskararen presentzia handitzea izango dira lehentasunak.

Amaitzeko, zuzendaritzak 2026-2027 denboraldiaren hasierako hitzordu nagusiak gogorarazi ditu: denboraldi hasierako ekitaldia irailaren 5ean egingo da, herriko taldeen aurkezpena irailaren 25ean izango da eta Txugi Txapelketa 2027ko apirilaren 3an jokatuko da. Klubak bazkide, familia, boluntario, entrenatzaile eta babesle guztiei eskerrak eman dizkie denboraldi osoan erakutsitako konpromisoagatik, eta etorkizuneko erronkei ilusioz eta elkarlanean aurre egiteko deia egin du.

Euskara teknikariaren hitzak

Batzarrean Aitor Lizarazu Zumarragako Euskara teknikariak ere parte hartu zuen. Eskolatik kanpoko ekintzak euskararen sustapenerako oso garrantzitsuak direla esan zuen eta Urolak egiten duen lana txalotu zuen. “Aurreko zuzendaritzak eta zuek gaiari heldu diozue, Urola bezalako klub bat aurrera ateratzera duen zailtasun guztiarekin. Pausoak ematen ari zarete norabide horretan. Gure seme-alabek, euskara gehiago entzunda eta erabilita, erraztasun handiagoz egingo dute euskaraz. Zenbat eta gaitasun gehiago izan, orduan eta gehiago egingo dute euskaraz behar eta nahi dutenean. Gaur ni etorri naiz, baina Urretxuko teknikaria ere etorri zitekeen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hartu duzuen erabakiagatik. Eredugarri zarete. Legazpiko Ilintxa ere badabil, bere Euskara planarekin. Bakoitzak errealitate bat duzue, bakoitza erritmo batean ari zarete, eta gu hor egongo gara, zuen ondoan, laguntzeko. Bai zuei eta bai ondoren datozenei ere. Ahal den neurrian, norabide horretan jarraitzeko”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iñaki Beitiaren heriotzaren 30. urteurrena

2026/07/15
Urretxu eta Zumarraga
2

140 lagun Santa Barbarako Behiaren Festan

2026/07/15
Urretxu eta Zumarraga
3

Urola Eskubaloi Klubaren Eguna ospatu dute

2026/07/12
Urretxu eta Zumarraga
4

AimarZ zumarragarrak BBK Live jaialdian abestu du

2026/07/12
Zumarraga
5

Bi-Tartean elkarteak 'Oporretarako prest?' ekintza egingo du ostiralean

2026/07/14
Urretxu eta Zumarraga
6

Hilaren 24an hasiko dira La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia botatzeko lanak

2026/07/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT