Gorka Hermosa eta Iñaki Pinedoren Hauspoa&Tunela dokumentalak bigarren saria eskuratu du Argentinako Roberto di Chiara film laburren lehiaketan. Zumarragak trikitixaren historian izan duen garrantziari buruzko dokumental hau iazko ekainaren 30ean aurkeztu zen Zumarragan eta abenduaren 17an estreinatu zen Donostian. Dagoeneko 20 zinemaldi baino gehiagotan parte hartu du (Europa, India, Amerikako Estatu Batuak, Hego Amerika eta Afrikan) eta Indiako Arjuntala zinemaldian lehen saria lortu zuen. Aurki Ipar Mazedoniako eta Greziako bi jaialditan parte hartuko du. Gainera, Gorka Hermosak dokumentaleko obrak joko ditu Et Incarnatus orkestrarekin, Urmuga egitasmoko Urduñako kontzertuan.
