Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gurutze Gorriak ura, eguzkitako krema eta informazio orriak banatuko ditu bero handiko egunetan

Zumarraga

Gurutze Gorria eta Zumarragako Udala elkarrekin lan egiten ari dira beroari aurre egiteko

2026/07/29
Otamotz

Zumarragako Udala eta Gurutze Gorria elkarrekin lanean ari dira bero boladei aurre egiteko. Gurutze Gorriak ura, eguzkitako krema eta triptikoak banatuko ditu bero handia egiten duen egunetan.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Oier Mujika Gurutze Gorriko kideak prentsaurrekoa egin zuten atzo Zumarragako babesleku klimatikoetako batean: mankomunitateak Clara Larrañaga parkearen sarreran jarri dituen guardasolen azpian. 

Serranok zaurgarrienak babestu behar direla gogoratu zuen. «Laugarren bero bolada honi nola aurre egin zehazteko elkartu gara, zaurgarrienek gutxiago sufritu dezaten. Alerta dagoen bakoitzean nola jokatu zehaztu dugu. Gaixotasun kronikoak dituztenengana, adinekoengana, haurrengana… nola heldu. Gurutze Gorriak triptikoak banatuko ditu. Bertan bero boladetan zer egin azaltzen da».

Bestalde, Zumarragan hainbat babesleku klimatiko daudela gogoratu zuen: Zelai Arizti parkea; San Isidro auzoko zubiko, Antonino Oraako, Legazpi dorretxeko, Legazpi auzoko eta ospitale atzoko lorategiak; Izazpi auzoko parkea eta kantxa estalia, Argixao auzoko lorategia; Secundino Esnaolako parkea; Ibaiondoko pasealekua; bidegorria; azoka; jubilatuen egoitza; udaletxeko arkupea; parrokiako arkupea eta Eitzagako gune berdea.

Gurutze Gorriari eskerrak eman zizkion. «Beti dagokizuen tokian zaudete, gizartearekin duzuen konpromisoa dela eta. Oraingoan, Urola Garaiko Gurutze Gorriko bost kide Madrilera joan dira, bertako sutean kaltetutakoei laguntzera. Zuetaz harro gaude».

Hitzaldia

Mujikak Gurutze Gorriaren Bero-bero kanpainaren berri eman zuen. «Duela dezente jarri genuen martxan. Zaurgarritasun egoeran daudenei deitzen diegu, nola dauden jakiteko eta laguntzeko. Zumarragan hamazazpi bizilaguni deitu diegu. Horretaz gain, minbiziaren aurkako elkartearekin batera, hitzaldia egin dugu. Bertan, bero boladen aurrean nola jokatu azaldu dugu, azaleko minbizia saihesteko».

Horretaz gain, alerta egoera dagoenean kalera aterako dira eta herriko toki ezberdinetan ura eta eguzkitako krema banatuko dituzte eta aholkuak emango dituzte. «Guztiok elkarrekin aurre egingo diogu egoera lazgarri honi», amaitu zuen alkateak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia bota dute

2026/07/25
Zumarraga
2

'Grand Prix': zumarragarrek ez dute irabazi, baina ondo pasa dute

2026/07/28
Zumarraga
3

Sutea papera jasotzen duen kamioi batean

2026/07/28
Urretxu
4

Aner Irizar txirrindulari zumarragarra BBK-Euskadi taldearekin arituko da uda honetan

2026/07/26
Zumarraga
5

Papera eta kartoia jasotzen duen kamioiko sutea metxero batzuk eragin dutela uste da

2026/07/28
Urretxu
6

Xabier Zaldua, bosgarren Gipuzkoako aizkolari txapelketan

2026/07/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT