Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Adineko Pertsonen Astea ospatuko dute Zumarragan

Zumarraga
2026/09/23
Otamotz

Zumarragak Adineko Pertsonen Astearen bosgarren edizioa ospatuko du irailaren 24tik urriaren 1era. Zumarragako Adineko Pertsonen Kontseiluak eta udalak egitarau zabala prestatu dute urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira.

Zortzi egunez, kultura, prestakuntza, gizarte eta aisialdiko jarduerak egingo dira herrian. Egitarauaren helburua adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzea da, udalerriko bizitzan aktiboki parte har dezaten sustatzea eta elkartzeko nahiz bizikidetzarako guneak eskaintzea. 

Astea bihar hasiko da, 80 urtetik gorako pertsonen egunarekin. 12:30ean, 80 urtetik gorako pertsona guztiei eskainitako meza egingo da parrokian. 14:00etan bazkaria izango da Azokako arkupeetan eta 17:00etatik aurrera bazkalostea eta DJ batek girotutako dantzaldia egingo dira leku berean.

Ostiralean eskulan eta artisautza lanen erakusketa egingo dute Azokako arkupeetan, 11:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. 20:00etan Me Vale Madre txarangak pintxo-potea girotuko du Euskadi plazan eta Jai Alai, Iparragirre eta Piedad kaleetan.

Ibilaldia

Larunbatean, urriaren 1eko ibilaldian parte hartzeko izen-ematea egingo da. Interesa dutenek 11:00etatik 13:00etara eman ahal izango dute izena Euskadi plazan, Itarte etxearen parean. Arratsaldean, 18:00etan, Jolaseneak dinamizatutako mahai jokoen saioa egingo da Azokan.

Musika izango da protagonista igandean. 11:30ean, Musikai taldeak, Secundino Esnaola musika eskolako emakumeen taldeak, zarzuela emanaldia eskainiko du Azokan. 18:00etan, berriz, dantzaldia izango da Izazpiko kantxa estalian.

Osasunarekin eta ongizatearekin lotutako jarduerek ere izango dute lekua egitarauan. Irailaren 28an, astelehenean, 17:30etan, Ion Ibarguren Osa, Zumarragako anbulatorioko odontologoak, Ahoa zaintzeak ez du adinik hitzaldia egingo du. Ondoren Raquel Miñon eta Ana Arazabalek, ESIko diru kontuen arduradunek, Osasuna zenbakitan hitzaldia egingo dute. Bi saioak Zelai Arizti kultur etxean izango dira.

Irailaren 29an, asteartean, Zumarraga Lagunkoia aurkeztuko da Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldia 11:30ean izango da. Arratsaldean, 15:30etik 17:30era, bihotz-biriketako bizkortze ikastaroa emango da Antonino Oraan.

Egun berean, 18:30ean, Calle Malaga filma emango dute Zelai Arizti aretoan. Maryam Touzanik zuzendutako filmaren aktore nagusiak Carmen Maura, Marta Etura eta Ahmed Boulane dira. Filmak Maria Angelesen istorioa kontatzen du. 79 urteko emakume espainiarra da, bakarrik bizi da Tangerren eta erabat errotuta dago hirian. Madrildik iritsitako alabak betidanik bizi izan den etxebizitza saldu nahi duenean, ordea, haren egunerokoa erabat aldatuko da. Bere etxea mantentzeko erabakia hartuta, Maria Angelesek ahal duen guztia egingo du bizitza osoko gauzak berreskuratzeko. Bide horretan, maitasuna eta desira berraurkituko ditu. Filmak 116 minutuko iraupena du.

Irailaren 30ean, asteazkena, Zilarrezko Harizko Esprinta egingo da Zelai Arizti kultur etxean, 09:30etik 13:30era. Astea urriaren 1ean, osteguna, amaituko da, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin. 11:30ean Zumarragako plazatik Etxeberrira ibilaldia egingo dute. Bertan hamaiketakoa egingo da. Parte hartzeko, izena eman behar da: larunbat goizean, plazan. 

Mahai-ingurua

Bukatzeko, urriaren 1ean, 16:00etan, mahai-ingurua izango da Zelai Arizti kultur etxean. Ondoren, 17:30ean, manifestua irakurriko da eta Irri Makilak antzerki emanaldia egingo du.

Zumarragako Udalak eta Adineko Pertsonen Kontseiluak herritar guztiak animatu nahi dituzte antolatutako jardueretan parte hartzera eta adinekoen esperientzia, ezagutza eta ekarpena ezagutzera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iñaki Kerejeta hil da

2026/09/18
Urretxu
2

LKPT kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa

2026/09/20
Urretxu
3

Aritz Elgarrestak alboka jo du Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak eskatuta

2026/09/18
Zumarraga
4

Euskal Jai eguzkitsu, jendetsu eta alaia

2026/09/20
Urretxu
5

Santa Anastasia jaiak: Olentzeroren txapela bezain borobilak

2026/09/22
Urretxu
6

Hasi dira Urretxuko jaiak!

2026/09/18
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT