Ispilla kiroldegian ate irekien jardunaldiak egiten ari dira. Atzo (osteguna) hasi ziren eta gaur, astelehenean, asteartean eta asteazkenean ere egingo dituzte. Kiroldegiko lau jarduera gidatu probatzeko aukera eskainiko dute.
Interesa duten pertsonek indoor txirrindularitza, indoor txirrindularitza eta body tono uztartzen dituen ikastaroa, body balance eta core stretch ikastaroetako saioak ezagutu eta probatu ahal izango dute.
Indoor txirrindularitza: irailaren 24an eta 29an, 19:00etatik 20:00etara; eta irailaren 28an eta 30ean, 10:30etik 11:30era.
Indoor txirrindularitza + body tono: irailaren 29an, 17:45etik 19:00etara.
Body balance: irailaren 28an eta 30ean, 10:30etik 11:00etara.
Core stretch: irailaren 28an, 17:00etatik 18:00etara.
Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Ispilla kiroldegiko harreran izena ematea. Informazio gehiago 943 72 49 61 telefono zenbakian ere eska daiteke.
