Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Txiki-Txoko zerbitzua ostiralean jarriko da martxan

Urretxu eta Zumarraga

0 eta 3 urte bitarteko haurrei eta haien guraso, tutore edo zaintzaileei zuzenduta dago

2026/10/01
Otamotz

Gure Txoko jubilatuen etxeko Txiki-Txokoak bihar (ostirala) irekiko ditu berriro ateak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei eta haien guraso, tutore edo zaintzaileei zuzendutako zerbitzuaren denboraldi berriari hasiera emanez. Zerbitzua ekainaren 7ra arte egongo da martxan, bi egunak barne.

2026-2027 ikasturtean, Gure Txokoko Txiki-Txokoak BLESK enpresaren zaintza izango duten ordutegiak eta familien ardurapean kudeatuko diren beste batzuk uztartuko ditu.
Ostiraletan, zerbitzua 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, BLESKen zaintzarekin.

Larunbatetan, espazioa 9:00etatik 13:30era erabili ahal izango da familien ardurapean. Arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Urrian, larunbat arratsaldeetan BLESKen zaintza egongo da; azarotik aurrera, berriz, familiek eurek kudeatuko dute ordutegi hori ere.

Igandeetan, goizez 09:00etatik 13:30era egongo da zabalik familien ardurapean, eta arratsaldez 17:00etatik 19:45era, BLESKen zaintzarekin.

Kasu guztietan, haurrak heldu arduradun batekin egon beharko dira une oro, eta ezingo dira Txiki-Txokoan bakarrik geratu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, familiak izena emanda egon beharko du eta Txiki-Txokoko eskubide eta betebeharren dokumentua bete eta onartu beharko du. Arau horien helburua bizikidetza egokia eta espazioaren zein bertako materialen erabilera zuzena bermatzea da.

Gure Txokoko gehieneko aforoa 30 lagunekoa izango da. Era berean, espazioa txukun mantentzeko, materiala zaintzeko eta gainerako erabiltzaileak errespetatzeko beharra gogorarazi da. Besteak beste, haurrek zein helduek zapatak kendu beharko dituzte sartzeko, eta ezin izango da barruan jan, edoskitzea salbu.

Zerbitzua 2026-2027 ikasturterako ezarritako egutegiaren arabera eskainiko da; bertan jasotzen dira Txiki-Txokoa itxita egongo den egunak ere.

Ekimenaren jatorrian Lepaka eta Non Daude Haurrak elkarteek egindako eskaera dago, haur txikiak dituzten familiek espazio egoki baten beharra zutela ikusita. Zumarragako Udalak 2024ko azaroan jarri zuen martxan Gure Txokoko zerbitzua, hasiera batean proba pilotu gisa, eta, ondoren, Urretxuko Udala ere egitasmora batu zen. Gaur egun, bi udalek elkarlanean eskaintzen dute Txiki-Txoko zerbitzua, haren sorrera bultzatu zuten elkarteekin elkarlanean.

Hasieratik, zerbitzuaren helburua izan da haurrek kalitatezko aisialdirako espazio bat izatea, haien garapen integrala sustatuz eta, aldi berean, guraso, zaintzaile eta hezitzaileen arteko harremanak eta topaketak erraztuz.

Zerbitzuaren bilakaeran familien harrerak ere garrantzi handia izan du. Lehen ikasturtean, 2024ko azarotik 2025eko ekainera, 3.726 erabilera zenbatu ziren; horietatik 1.547, 0 eta 3 urte bitarteko haurrenak. Guztira, 79 familiak eman zuten izena, gehienak Zumarraga eta Urretxukoak.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mentxu y Yone dendaren 50. urteurrena ospatu dute

2026/09/26
Zumarraga
2

Juan Aranburu eta Estefania Agirre, 65 urte ezkonduta

2026/09/28
Urretxu
3

258 telefono dei, nahi gabeko bakardadea sufritzen dutenei laguntzeko

2026/09/30
Urretxu eta Zumarraga
4

Sin Perdon taldearen kontzertu arrakastatsua

2026/09/26
Zumarraga
5

Muskari loradendaren azken eguna

2026/09/30
Zumarraga
6

Kultur Aterkiak herriko artisten lanak kalera aterako ditu

2026/09/30
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT