Larunbatean eta igandean Zumarragako Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dira. Larunbatean mahai jolasak (12:00) mus txapelketa (16:00), ohe elastikoak (16:30-20:30), bikotekako pentatloi mistoa (18:30) eta DJ saioak (20:00etan eta 23:30ean) izango dira. Igandean, toka txapelketa (11:30), haurrentzako tailerrak (12:00-14:00), trikitilariak (12:30), auzotarren bazkaria (14:30) eta ohe elastikoak (16:30-20:30).
