Urretxuko udalbatzak kale garbiketa zerbitzuaren kontratua aldatzea onartu du aho batez, %100 elektrikoa den erratz makina berria zerbitzuan sartzeko. Gaur egun erabiltzen den erratz makinak matxura ugari izan ditu, eta horrek zerbitzuaren funtzionamenduan eragina izan du. Horrez gain, isurketengatik eta zaratagatik eragozpenak eragin ditu. Egoera horri erantzuteko, Tenax Electra 2.0 Ecos makina berria jarriko da zerbitzuan. Makina guztiz elektrikoa da eta prestazio tekniko, ingurumeneko eta akustiko hobeak ditu. Makina berriaren prezioa 218.081,16 eurokoa da. Zerbitzuan sartzeak kale garbiketako kontratuan urtean 39.060,09 euroko gehikuntza ekarriko du, indarrean dagoen kontratuari dagokion aldian.
