Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

AuzoOn! egitasmoak San Martin eta Aparicio auzoetako bizitza piztuko du

Urretxu
2026/10/08
Otamotz

Adinkide Fundazioak AuzoOn! ekimena abiarazi du Urretxuko Aparicio eta San Martin auzoetan. Helburua gaurko eta biharko adinekoen aukeratu gabeko bakardadea aurreikustea da, auzoetan jada existitzen diren loturak eta harremanak indartuz.

AuzoOn! proiektua Adinberri-Hariak laguntza deialdiaren onuradunetako bat da. Hariak aukeratu gabeko bakardadeak prebenitzeko eta lantzeko estrategia da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri Fundazioak bultzatu du. Pertsonengan zentratutako erantzun prebentiboak eta komunitarioak sustatzen ditu, erakundeen, gizarte erakundeen, komunitate eragileen eta herritarren arteko lankidetzaren bidez.

AuzoOn! berrikuntza sozial arloko ekimena da. Adinekoen aukeratu gabeko bakardadea aurreikusi nahi du, begirada positibo eta ez asistentzial batetik: zerbitzu bat eskaini beharrean, bizilagunen arteko eguneroko loturak eta harremanak indartzea proposatzen du. Baita gertuko dendak komunitate harremanetarako eragile gisa aktibatzea ere. 

Urretxun 65 urtetik gorako 1.600 lagun inguru bizi dira. Udalerriko lau lagunetik bat 65 urtetik gorakoa da, gutxi gorabehera. Pertsona horietatik asko bakarrik bizi dira eta errealitate horrek auzoetan babes eta pertenentzia sareak bultzatu beharra dakar.

Garazi Etxaniz, Adinkide Fundazioaren Garapen Sozialeko Urretxuko arduradunak, AuzoOn! oso ideia xume batetik sortu dela dio. «Auzokideen arteko harremanak eta auzo bateko kide sentitzea nahi gabeko bakardadea prebenitzeko tresna onenetakoak dira. Ekintza xumeen bidez, jendea elkartzeko, harremanetan jartzeko eta entzuten eta kontuan hartzen dituen komunitate baten parte sentitzeko aukerak sortzen ari gara. Adineko pertsona batek taldearen parte dela sentitzen duenean, norbaitek agurtzen eta ezagutzen duela eta norbaiti axola zaiola sentitzen duenean, komunitate ongizatea eraikitzen ari gara».

Hiru ekintza

AuzoOn! edonork parte hartu ahal izan dezan pentsatutako hiru ekintza xumeren bidez garatuko da. Hasteko, auzokideen topaketak egingo dira. Festa giroko topaketa horiek auzokideek eurek antolatuko dituzte, kanpainaren antolatzaileen laguntzarekin. Lehenengoa Aparicio auzoan egingo da, bihar (ostirala). San Martin auzokoa, berriz, azaroaren 11ren inguruan egitea aurreikusten da: auzoko jaietan.

Horretaz gain, elkarri laguntzeko pegatinak egingo dituzte. Atari bakoitzak postontzirako pegatina sorta bat jasoko du, mesede txikiak eskaintzeko edo eskatzeko: landareak ureztatzeko, posta jasotzeko, erosketetan laguntzeko edo, besterik gabe, konpainia egiteko. Atarietan jarritako kartel informatibo batek ekimenari lagunduko dio.

Bukatzeko, Atera Aulkia Kalera ekimena egingo dute. Kanpainak ohitura zaharra berreskuratzera gonbidatzen ditu bizilagunak: aulkia atarira edo kalera atera eta pasatzen denarekin berriketan aritzea. Urriaren 27an auzokideekin bilera egingo da ekintza horren inguruan.

Izan ere, AuzoOn! ekimena ez zaie adinekoei bakarrik zuzentzen. Auzokide guztientzako da: bakarrik bizi denari eta lagunarte onean bizi denari, auzoan bizitza osoa daramanari eta heldu berria denari… «Auzoa, harremanak, hitzak, agurrak, keinuak, adeitasuna, elkarrekiko laguntza, konfiantza, enpatia eta mapetan edo planoetan ageri ez den baina egunero kaleetan bizi den guztia elkartzen dugunean sortzen dena da», diote sustatzaileek.

Ekimenak gero eta garrantzi handiagoa duen gizarte erronka bati erantzuten dio. Izan ere, aukeratu gabeko bakardadeak eragin handia du pertsonen osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean eta gizarterentzat kostu garrantzitsuak sortzen ditu.

Zentzu horretan, Adinberrik Matia institutuarekin batera 2018an garatutako Bakardadeak ikerketak Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen %29,5a bakarrik sentitzen zela baina %5,5ek soilik aitortzen zutela ondorioztatu zuen. Horrek agerian uzten du fenomeno horren inguruan dagoen estigma handia.

Kostu ekonomikoa

Era berean, ONCE fundazioak sustatutako azterlanaren arabera, aukeratu gabeko bakardadeak urtean 14.141 milioi euroko kostua du Estatu espainiarrean. BPGaren %1,17. Aukeratu gabeko bakardadeak osasun zerbitzuen erabilera handiagoa, sendagaien kontsumo handiagoa eta lan produktibitatearen galera dakartza. Horrek agerian uzten du aukeratu gabeko bakardadea ez dela gizarte arazoa soilik. Osasun publikoarentzako eta ongizate sistemaren jasangarritasunerako erronka garrantzitsua ere bada.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Josemari Pascual zumarragarra milagarren aldiz igo da Antiora

2026/10/04
Zumarraga
2

Giro bikaina Etxeberriko jaietako herri bazkarian

2026/10/05
Zumarraga
3

Jose Antonio eta Arantzazu Calvo aita-alabak nagusi Etxeberriko toka txapelketan

2026/10/05
Zumarraga
4

Urretxuko Udalak Gabonetako argiteriaren aurrekontua bikoiztu du

2026/10/06
Urretxu
5

25 ikasle Smartlog enpresaren espezializazio diploman eta masterrean

2026/10/06
Urretxu
6

Gabik eta Manuk irabazi dute Etxeberriko jaietako mus txapelketa

2026/10/04
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT