Juan Narbarte, Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketa hil ondoren irabazi duen margolari beasaindarra
Gaur arratsaldean Urretxu eta Zumarragako pintura lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Juan Narbarte beasaindarrak irabazi du. Narbarte margolana lehiaketara aurkeztu zuen egun berean hil zen. Saria jasotzera bere anai-arrebak (Xabier eta Ramoni) eta bi biloba etorri dira (Oihana eta Isabel). Sari banaketa ekitaldiaren ondoren Xabierrek bi bertso eskaini dizkio bere anaiari.
Bigarren saria Maria Begoña Pascual herritarrak irabazi du eta herriko lan onenari dagokiona Elixabete Mendiak. 42 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango dira ikusgai hilaren 18a arte.

