Igandean (urriak 11) Urretxuko mendiko bizikleta trabesiaren 32. edizioa egingo dute. Bi ibilbide izango dira aukeran. Luzeak 40 kilometro eta 1.320 metroko desnibela ditu. Motzak, berriz, 24 kilometro eta 625 metroko desnibela. Txirrindulariak 09:15ean abiatuko dira Iparragirre plazatik. Kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena. Izen-emateak 15 euro balio du. Egunean bertan 20 euro balioko du.
