Izena aste honetan ematen dutenek zozketa batean parte hartuko dute: Aizpurutxon bazkaria edo afaria
Zumarragako XIII. Pilota Txapelketa Herrikoian izena emateko epea zabalik dago jada. Aurten ere, txapelketa urtarrilean hasiko da. Parte hartu nahi duten bikoteek hemen eman dezakete izena. Izena aste honetan ematen duten bikoteen artean Aizpurutxon bi lagunentzako bazkari edo afaria zozkatuko dute.
