Zumarragako anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak kontzentrazioa egingo du bihar (asteazkena), 18:00etan, osasun zentroaren aurrean. “Osasun zentroko larrialdietako zerbitzua berriro irekitzea nahi dugu. Osasun zerbitzu publikoaren alde eta murrizketen aurka gaude. Bizilagun guztiak elkarretaratzean parte hartzera animatzen ditugu. Keinu txikia da, baina oso garrantzitsua gure osasun sistema defendatzeko”, esan dute.
