Urretxuko Udalak eta San Martin auzoko bizilagunek antolatzen duten San Martin eguneko festa bertan behera gelditu da, egun horretako greba orokorra dela eta. Horra hor antolatzaileek igorri duten oharra: “Urretxuko Udalak eta San Martin bizilagun taldeak, San Martin jai egunaren antolatzailea direnak, baita jaiaren parte diren Urretxuko txistulariek, Iparragirre-Balerdi Musika Tailerrak eta UZ herri kirol taldeak ere, azaroaren 11rako greba orokorrerako deialdia dela eta honakoa adierazten dute: boluntario guztien greba egiteko eskubidea errespetatzeko eta, hori aintzat hartuta, jaiak bere osotasunean funtzionatzea ezin dela bermatu ikusirik, 2026 urteko San Martin ospakizuna bertan behera uztea erabaki dugu”.
