Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gabonetako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea ireki dute

Urretxu eta Zumarraga

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 17an izango da

2026/11/13
Otamotz

Urretxuko eta Zumarragako udalek Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren XXI. edizioa aurkeztu dute Zelai Arizti kultur etxean. Aurkezpenean Rosa Maiza Zumarragako Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Itziar Oriarte Bi-Tartean merkatari elkarteko ordezkariak parte hartu dute.

Lehiaketan Urretxu eta Zumarragako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea azaroaren 13tik 27ra egongo da zabalik, bi egunak barne.
Aurten erakusleihoak ikusgai egoteko epea luzatu da. Azaroaren 27an hasiko da eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Horrela, parte hartzen duten establezimenduek azaroaren amaieratik aurrera kaleetan Gabonetako giroa sortzen lagunduko dute.

2026ko edizioak berrikuntzak dakartza sarietan ere. Aurten, herriko dendetan erabiltzeko erosketa bonuen aldeko apustua egin da. Hiru sari nagusi izango dira, 300, 200 eta 100 eurokoak. Horiez gain, Herritarren Saria ere izango da, 100 eurokoa. Sari guztiek dagokien diploma izango dute, eta epaimahaiak aipamen berezi bat edo batzuk ere eman ahal izango ditu.

Herritarren Saria Bi-Tartean merkatarien elkarteak kudeatuko du. Elkarteak herritarren parte hartzea ahalbidetuko du, abenduaren 15era arte zabalik egongo den bozketa sistema baten bidez. Gainera, botoa ematen duten pertsona guztien artean, elkarteko establezimenduetan erabiltzeko 100 euroko bonu bat zozkatuko da. Lehiaketan parte hartzen duten saltokiek bereizgarri bat izango dute erakusleihoetan, herritarrek erraz identifikatu ahal izan ditzaten eta Herritarren Sariaren bozketan parte hartzea errazteko.

Aurtengo beste berrikuntzetako bat sari banaketaren ordutegia izango da. Ekitaldia abenduaren 17an izango da, 20:15etik aurrera, Urretxuko udaletxeko portaloian. Ordutegi aldaketa horren bidez, merkatarien parte hartzea erraztu nahi da. Ekitaldian bertan jakinaraziko dira establezimendu irabazleen izenak, eta sari banaketa amaitu ondoren, bertaratutakoentzat mokadu txiki bat eskainiko da.

Urretxuko eta Zumarragako udalek hurbileko merkataritza indartzen laguntzen duten ekimenetan elkarlanean jarraitzearen garrantzia azpimarratu dute. Merkataritza establezimenduak lehiaketan parte hartzera animatu dituzte, eta herritarrei kaleetan barrena ibiltzeko, erakusleihoez gozatzeko, herritarren bozketan parte hartzeko eta Gabonetako erosketak tokiko saltokietan egiteko gonbita luzatu diete.

Parte hartu nahi duten establezimenduek Urola Garaiko Merkataritzako Bulego Teknikoan eman ahal izango dute izena, Urretxuko Labeaga kaleko 56. zenbakian, 747 48 61 52 telefonoaren bidez edo merkataritza.urolagaraia@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Andoni Jaka eta Adirane Peñagarikano, herritar onenak Behobia-Donostia proban

2026/11/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxu eta Zumarraga kalera atera dira, etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren aurka

2026/11/11
Urretxu eta Zumarraga
3

Batzuentzat igerilekuak, besteentzat lonjak

2026/11/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Greba orokorraren eragina goizean goizetik

2026/11/11
Urretxu eta Zumarraga
5

San Martin jaiak ospatzen ari dira Aginagan

2026/11/13
Zumarraga
6

Beñat Ibañez zumarragarra, hirugarren Haroko mendi lasterketan

2026/11/09
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT