Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

Andoni Egañaren idatzia 'Berria' egunkarian, Arcelor Mittalen itxierari buruz

2016/04/13
Andoni Egaña bertsolariak Arcelor Mittalen itxierari buruzko artikulua idatzi zuen igandean Berria egunkarian. Horra hor: “Puntakoetan inor ez zaigu tokatu ongile” kantatzen zuen Xabier Letek. Garai hartan ez nintzen jabetzen ia zer esan nahi zuen ere. Gerora, zoria (ona edo txarra esaterik ez dago) nahikoa hurbil pasatu zitzaidala konturatu nintzen. Diru-poltsa handirik gabe eta kale-etxe batean maizter ezagutu nuen gure birramona Manttoni. Laurogeitaka luzea zuen nik zazpi-zortzi urte nituela. Beste garai batzuk ziren. Lau belaunaldi bizi ginen etxe berean. Zaharretan umetuenak eta umerik zaharrena nintzen honek karta-jokoan egiten genuen buruz buru. Berorika egiten zioten gainerakoek amona Manttoniri eta nik ere hala egiten ikasi nuen. Eta bizitza aski ulergaitza zela konprenitzen hasi nintzen, behin amak, amona Manttoniri punttuan sekula gehiago ez irabazteko agindu zidanean. Jokatu bai, baina irabazi ez, ikaragarri ozpintzen omen zen eta. Egiazko minez hasi nintzen propio ez irabazten. Jokoan txakur-txikirik ere galtzea eraman ezin zuen birramona Manttoni hura Esteban Orbegozoren arreba zen, tratu handirik ez zuten baina. Zumarragako Arcelorreko langileen egoera larriak hainbat kontu ekarri dit gogora. Gauzak ez dira kasualitate hutsez gertatzen. Gehienetan erabaki uneren bat izaten da gerora ahaztu egiten bada ere. Esteban Orbegozok Zarautzen jarri zuen lehen tailerra, «txerrikale»n, «astotegi»aren ondoan, herri herrian. Txiki geratu zitzaiola iritzi eta Zarauzko Udalarekin beste lur-sail batzuren traturik egitea ez zuen lortu. Eta orduan jo zuen, 1930ean, Zumarragara. Artean horri ez zitzaion «deslokalizazio» deitzen. Zarautz hasia zegoen nonbait «Erreginen hondartza» eta «hondartzatan Erregin» izan nahian eta burdin-hautsek ingurua itsusitu baino ez zutela egingo erabakiko zuten agintariek. Ia mende bat igaro delarik, Estatu osoan Zarautz da etxebizitza garestien duen udalerria joan zen astean jakitera eman denez eta Udala bera herriko enpresarik handiena. Ez noa baloraziorik egitera, Koldo Izagirreri arrazoia emateaz haratagokorik. Ez dugu begien bistan nahi ez txerri, ez asto, ez ohol, ez behebarru zikin, ez langile buzodun. Bitez, baina herrigunetik urrun, industrialde deituriko horietan. Bizimodua gauza bat eta bizitza beste bat balira bezala gobernatu nahi gaituzte. Bidenabar esanda, Googlen eta Wikipedian den dena aurki daitekeela sinetsita dabilena ere ez dabil zuzen. Esteban Orbegozoren jatorria aurkitzen prakak bete lan izango du ni baino iaioagoa ez denak. Dirua pilatzeak ez dauka nonbait literaturarekin zerikusirik. Aitari-eta entzunda dakit Orbegozoren jatorria Aiako Santio-errekan dagoela, Arrazubi baserrian edo. Eta atentzioa eman dit udalerriaren web orrian landa-turismo etxeenak bai, parke natural eta interpretazio zentroenak ere bai, baina horrelako aipamenik ez topatzeak. Aiatik Zarautzera eta Zarauztik Zumarragara, Orbegozo haren ondorengo den Arcelor Mittal multinazionalak, zortzi herriko lantegian utzi eta 342 langile lekualdatu egin nahi ditu Asturias aldera. Gaur egungo altzairuaren merkatuan Zumarragako lantegia ez dela lehiakorra dio zuzendaritzak. Bideragarria dela diote langileek eta lanpostuen defentsan borrokarako prest daudela erakutsi dute. Multinazionalek ez dute ordea, bihotzik eta langileentzat atarramendu txarreko aferaren itxura du honek. Nagusia Santio-errekakoa zenean langileentzat bizimodua samurra ez bazen, Londondik gidatzen dutelarik ez da errazagoa izango. Estebanen arrebari utzi egiten nion nik jokoan irabazten, amak hala aginduta. Jokoan gehiegi dutelako, Arcelorreko langileek horixe ez dute egin behar. Galtzen utzi. Eta erakundeek -Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Udalak- egin behar ez dutena da gure amarena. Juxtu kontrakoa egitea eskertuko genieke: irabazteko agindu eta irabazten lagundu.

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT