Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

"Haien bihotzen taupadak gara". Xabier Barriola eta Josu Aztiria (Zumarragako EH Bildu).

2014/07/29
Orain aste batzuk, Mikel Serrano alkateak Trantsizio ondorengo alkateak elkartu zituen herriko jatetxe ezagun batean. Aurrekoengandik ikastea beti da aberasgarria, eta bilkura horren helburu mediatikoaz landa, ideia ona eta laudagarria iruditu zitzaigun. Orain aste batzuk halaber, Guerra zibila eta frankismoa Zumarragan liburua aurkeztu zen Antion, Zumarragaren iragana eta memoria berreskuratzea helburu duena. Egia esan, interes handiz jarraitu dugu beka nahiz liburuaren argitalpena, aurkezpenean ere izan ginen eta liburua ere irakurri dugu, baina alkateak ekimen honetan guztian izan duen diskurtso ekidistanteak eta inpartzialak zur eta lur utzi gaitu. Alkateak, besteak beste, honakoa zioen bekaren aurkezpen egunean: «Ez du inoren alde egiteko asmorik, errespetutik eta legea betez gertatu zenaren informazioa ezagutarazi nahi dugu». Alkate sozialista batek ez du inoren alde egon nahi 36ko gerraren beka baten aurkezpenean? Hemeroteka hor dago, inork adierazpen zoritxarreko horien jatorria ezagutu nahi badu behintzat. Liburuaren sarreran ere honakoa dio xaloki: «Orain dela urte batzuk Zumarragako eta Urretxuko udalek ere omenaldi bat egin genien bi bandoetako edozeinetan borroka egin zuten biktimei». Barkatu, baina azken urteotan Zumarragako eta Urretxuko Udalek egin duten omenaldi bakarra 2011ko urriaren 22an izan zen, Hernanin fusilatu eta hilobiratutako herritarren oroimenez. 1936ko urriaren 20an Hernanin zazpi urretxuar eta bi zumarragar fusilatu zituzten frankistek eta horien oroimenez egin zuten, hain zuzen ere. Omenaldi honetaz ari al da? Bai? Bada azaldu dezala zer esan nahi duen, «bi bandoetako edozeinetan borroka egin zuten biktimei» dioenean, guk behintzat ez baitugu ezer ulertzen. Alkateak herritar eta bando guztiekin ongi geratu nahi jator horretan, eskuinaren amua irentsi du eta bere aurrekoen borrokaz ahaztu da. Are gehiago, ez dakigu ezjakintasunagatik, ahanzturagatik edo utzikeriagatik den, baina altxamendu faxistaren aurretik egon zen azken udalbatzar demokratikoaz hitz erdirik ere ez. Gutunaren hasieran esan dugu, oso aberasgarria dela gure aurreko alkateen berri izatea, baina Basilio Fernández Lekuonak gidatu azken udal-gobernuaz aipamen txikiena ere ez du  egin alkateak. EAJ-PNV, EAE-ANV eta Ezker Errepublikarreko zinegotziak jazarriak eta errepresaliatuak izan ziren, abertzaleak, errepublikarrak eta ezkertiarrak zirelako. Ez dezagun ahaztu. Honenbestez, eskaera xume baina irmoa egin nahi diogu Mikel Serrano alkateari: atera dezala ahanzturatik demokrazia, Errepublika, justizia eta gure herriaren askatasunaren alde borrokatu zen azken udalbatzarra, eta Zumarragako Udalak egin diezaiola merezi duen  aitorpen publiko duina. Ez ditzagun ahaztu. Haien bihotzen taupadak gara Taupada biziak Zeru berrian ozen entzuten den Memoria gara Xabier Barriola eta Josu Aztiria. (Zumarragako EH Bildu).

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT