Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Sintaxia

 Sintaxia
  1. Perpaus bakuna
  2. Lokailuak
  3. Perpaus konposatuak
 1.- Perpaus bakuna

Sintaxiaz hitz egiterakoan perpaus bakun eta elkartuak hizpide izango ditugu. Lan honetan ez ditut perpaus bakun guztiak aztertuko, gauza asko irakurlearentzat ezagunak izango baitira. Honela ba, aipagarrienak iruditu zaizkidanak eskainiko dizkizuet.

 1.1.- Harridura perpausak

Segidan emango ditugun adibideetan elkarrizketetan jasotako zenbait harridura perpaus bildu ditugu. Honela ba, hona hemen Harridura adierazteko zenbait modu:

a) Interjekzioak erabiliz:

"... oaiñ, dana ea jazteninduen e!"
"... dosenerdi gison jarri ta jeup!"
"... o otza berriz!"

b) Denetarik: Multzo honetan harridura perpausak osatzeko modu desberdinak aurki daitezke.

"... ematezinei pereza bat!..."
"... Txalto, bai oaiñe kaltzontzillo zuri edarrak!"
"... Paotan neska guri askok aziittuan...!"
"... epel epel earki neona!..."
"... apaizak otsein da berrize dantza eingoen ik!..."
"... mekauen pasatzenittuan otzak..."

c) Erakusleak eta eratorriak:

"... ae eukitzentzon apuntetan arek..." . (Ikus daitekeenez erakusleak errepikatuz harridura zentzua hartzen du perpausak).
"... ango zipirri zaparrea..."

d) Galdetzaileak erabiliz:

"... sutako autsa selako sikiña e..."

 1.2.- Galdera perpausak

a) Galdetzailez osatutakoak:

" ... zein tzeon ordun enkargau?..."
"... ze muzko artok o zer dauzketzue?..."
"... nun dao Deskargako kamiño zarra?..."

b) Bai Ez erako galderak:

"... bakizu nuntzeon errota ori?..."
"... jungo gaittuk taberna zerbeza arrapatzea...?"
"... lengone komentau gendun ezta?..."
"... burla pixkaat eta ba izate e pa?..."

Batzutan ALA partikulak bai/ez erako galderak osatzeko balio du:

"... kendu in barko zue ala...?"

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474