- Zuzendaria: Matthew Warchus.
- Gidoilaria: Stephen Beresford.
- Antzezleak: Bill Nighy, Andrew Scott, Imelda Staunton, Dominic West, Paddy Considine.
- Musika: Christopher Nightingale.
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Iraupena: 120 min.
- Urtea: 2014
Erresuma Batuan, 1984an Margareth Thatcher lehen ministroa delarik, Meatzarien sindikatu nazionalak (NUM) greba deialdia egiten du gobernuan meatze ugari isteko agindua eman ondoren. Albiste honek hunkituta Londresko hirian bizi den Markek zer edo zer egiteko erabakia hartzen du. Bera homosexuala izanda, eta homosexualen eskubideen aldeko borrokalari izanik, argi ikusten du ez dela zintzoa homosexualen aldeko eskubideen alde borroka egitea besteen eskubideen alde borroka egin gabe. Horrela Meatzariekiko babesa aldarrikatzen duen talde gay bat sortu ondoren, Londresko Gay Pride martxan, homosexualitatearen aldeko aldarrikapenean, lesbiana eta gay talde batek dirua biltzeari ekiten dio langile horien familiei laguntzeko asmoz. Sindikatuak halere, iritzi publiko eta politikoen beldur, bildutako diru hau jasotzeari eta gay taldearen babesa onartzeari muzin egiten dio. Gauzak horrela, gay martxan dirua biltzen aritutako taldeak sindikatuaz paso egin eta meatzariekin zuzenean harremanetan jartzea erabakitzen du eta Galesko herri txiki baterantz abiatuko da furgoneta batean. Meatzari herri txikia mesfidati agertuko da kolorez jantzitako bisitarien aurrean, eta modu xelebrean bada ere, oso ezberdinak diruditen bi komunitate helburu bakar bat babesteko batuko dira.
Benetan gertatutako istorio honen moldapena, gustura ikusten den komedia britainiarra da, irribarrea eta aldarrikapen oihua egoki orekatzen dituena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide