Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Urretxuko Santa Anastasia jaiak

Urretxuko Santa Anastasia jaiak
abuztua 27
10:52 2019
When:
2019/09/20 all-day
2019-09-20T00:00:00+02:00
2019-09-21T00:00:00+02:00
Cost:
Free

Urretxuko Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte irailaren 20tik 23ra. Hau da ostiraleko egitaraua:

  • 18:00. Erraldoiak Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan. Umeentzako txolokalet jana.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoien ibilaldia, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik abiatuta: Urretxuko Bandoleroak (Patakon, Giñi, Eder, Frantses Txikia, Galtxagorri eta Bizarbeltz) eta Azkoitiko Buruhandiak. Beraiekin batera Urretxuko Erralsoiak ibiliko dira. Musika Eskolako trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzaz, Iparragirre plazaruntz abiatuko dira.
  • Dunbots emakumezkoetan batukada taldeak ere bat egingo du ibilaldiarekin, Emakumeen etxetik abiatuta.
  • 19:00-22:00. Urolatarrak txaranga ibiliko da kaleak girotzen.
  • 19:30. Iparragirre Balerdi Musika Banda eta Lizarriturri Txistulari taldearen kalejira.
  • 20:15. Saskibaloi partida Aldiri kiroldegian: Goierri Iparragirre 2020 / Easo.
  • 20:30. Jaien haserako pregoia eta txupinazoa, Iparragirre plazan. Aurten Goierri Saskibaloi Taldeak esango du pregoia. Aldi berean, banderak jarriko dira udaletxeko balkoi nagusian. Dunbots Nesken batukada taldea, Lizarriturri txistulariak, Iratzarri dultzaineroak, Secundino Esnaola Musika Ikastetxeko trikitilariak, buruhandiak, erraldoiak, Iparragirre Balerdi Musika Banda eta Urolatarrak txaranga arduratuko dira elkartutako jende guztia dantzan jartzen, eta Urretxiko Martxa entzun ahal izango da.
  • 22:30.- Gernikako Arbola plazan, VII. Hip Hop Jaialdia: Kulto Kultibo (Irun), SBRV (Iruñea), Isackese – Seok – Dante (Bartzelona) eta Agresion Verbal (Urretxu-Zumarraga).
Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 6 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]