Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Goierri K.E.ko areto futbol taldeak bide onean aurrera (015. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/04/26
Otamotz
Futbol talde bat osatzeko zeuden zailtasunak ikusirik, Goierri K.E.koak areto futbolean saiatzea pentsatu zuten. Honela 1989an taldea osatzeko deialdia egin eta jokatzen hasi ziren. Ordutik hona herrian zaletasuna bultzatu, talde berriak atera eta bere maila etengabe hobetu dute. Zenbat taldek osatzen duzue Goierri K.E.ko areto futbol saila? Senior mailan mutilen hiru talde eta neskena ditugu. Bestalde eskolarteko ligan hiru talde ditugu: Jubenil mailan bat eta kadete mailan neska zein mutil talde bana. Ze mailatan dago egun talde nagusia? Senior taldea maila ezberdinetan ibili da. Gipuzkoako 3. mailan hasi eta estatu mailako Federazioaren Ohorezko mailara heldu zen. Ondoren Federazioa eta Liga bateratu eta nazional mailako 1go ‘A’ taldean kokatu gintuzten. Hiru urtetan zehar maila horretan jokatu eta aurten lehen maila autonomikoan gaude izan ditugun ekonomi arazoak direla eta. Liga Nazionalean jokatzeko aurrekontu handia behar da eta guk ez dugu hainbeste diru. Herrian oso maila altua dago eta brasildar pare bat taldean izango bagenitu edonorekin lehiatzeko ahalmena izango genuke. Kontutan izan behar da gainera jubenil taldeko hiru jokalari Andorran jokatuko den txapelketa batean arituko direla Euskadiko selekzioarekin. Urretxu-Zumarragako jendea soilik al duzue taldean? Guk antolatzen ditugun txapelketetan jokatzen duen jendea hartzeko ohitura dugu. Bergara, Eibar… inguruko taldeak maiz etortzen dira eta talde horietako jokalariren batek edo bestek gurekin jokatzen du. Igotzeko itxaropenik ba al duzue? Bai. Liga Autonomikoan aurreneko postuan gaude eta Maila Nazionalera zein Euskal Ligara jo dezakegu. Aipaturiko aurrekontu arazoak direla eta ez zaigu komeni nazional mailan aritzea, baina bai ordea Euskal Ligan. Jokalariek ere diru arazoak daudela ulertu eta taldean geratu dira nahiz eta dirurik ez jaso. Jende asko joaten al da zuek ikustera? Hasi ginenean, beti gertatu ohi den bezala, jende asko etortzen zen partiduak ikustera. Gero pixka bat jaitsi da, baina zalego ona dugula uste dugu. Esperientzia bereziren bat izan al duzue? Beno, Irene Villa zauritu zuen atentatuaren ondoren, Madrilen jokatu behar izan genuen, bertako zaletuek sekulakoak esan zizkiguten eta larri ibili ginen autobusez bertatik ateratzerako orduan. Hala ere, esperientzia gehienak oso onak izan dira, lagun asko ,egin ditugu eta baita paraje ederrak ezagutu ere: Errusia, Pontevedra, Tenerife… Nola izan zenuten Errusiara joateko aukera? Errusiarrek Federazio espainiarrari bidalitako fax batean bertara joateko talde bat eskatzen zuten eta azkenean gu joan ginen. Hamar egun zoragarri pasa genituen eta Errusiarrak oso ondo portatu ziren gurekin. Bertako Errepubliketako, Australiako… selekzioen aurka jokatu genuen eta finalerdietan iruzur egin ez baligute, txapelketa irabaziko genukeen. Zer asmo duzue orain? Lanean jarraitu eta ea aspalditik eskuartean darabilgun proiektu bat aurrera ateratzeko aukerarik dugun. Alegia, koadrilen arteko txapelketa luze bat antolatzea gustatuko litzaiguke. Dena den, instalazioak egoera txarrean daude eta bakoitzak berea jarri nahi ez duenez, urteak aurrera doaz eta oraindik ez dugu antolatzerik izan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT