Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Estitxu Sudupe Donostiako Orfeoiko partaidea (027. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/30
Otamotz
Bartzelonan, Iñaki Urdangarinen ezkontzan eta Madrilen Teatro Realaren inaugurazioan kantatu berri du urretxuarrak 17 urterekin KIMETS Abesbatzako partaidea zela, hasi zen Donostiako Orfeoian soprano moduan kantatzen, orain 22 ditu eta enpresaritzako hirugarren maila ikasten ari da Donostian. Kantatzea ikaragarri gustatzen zaio eta Orfeoiko partaidea izatea zenbaitetan sakrifizioa dela esaten badu ere, bertan aritzeak merezi duela oso garbi du. Gustura dago urriaren 6an Madrilen, Berlingo Filarmonikarekin eta Claudio Abbadorekin batera kantatu zuelako Orfeoiak, bizitzan behin izaten den aukeretako bat omen da hau. Anoetan, Orfeoiari be re mendeurrenean egin zitzaion omenaldian abestu du orain arte gusturen, hunkigarria izan omen zen bertako giroa.   Nola hasi zinen orfeoian? Lehenengo solfeoa ikasi nuen. 4. maila egiten ari nintzela, 15 urterekin, KIMETS abesbatzan hasi nintzen abesten. Bertan bi urte neramatzala, Orfeoiko zuzendariak orduko KIMETSeko zuzendariari, Xabier Barriolari, sei neska eskatu zizkion soprano bezala Orfeoiarekin Madrilera abestera joateko. Kasualitatez, Madrilera joan ginen sei nesketatik, Araitz Urkiola eta biok urte hartan Donostiara gindoazen ikastera. Orfeoiko zuzendariak hau jakitean, Orfeoiko partaide izateko probak egingo zizkigula esan zigun, hauek pasa eta harrez gero Orfeoian gaude biok. Bost urte daramazkigu bertako partaide bezala. Kasualitatea izan zen KIMETSera abeslari bila etortzea eta kasualitate handiagoa izan zen urte hartan bertan Donostiara ikastera joan behar izatea, suertea. Araitz Urkiola zumarragarra, zu urretxuarra, nongo jendea dago Orfeoian? Abeslari gehienak donostiarrak dira, baina probintziako abeslari ligan ere bagaude. Legazpiar bat, beasaindarrak, ordiziarrak, azpeitiarrak, Pasaia, Irun, Oreretakoak… Musika mailan ikasketa handia al dute Orfeoiko partaideek? Gehienek solfeoa jakiten dute Orfeoian sartu aurretik, baina bada solfeorik ezagutu gabe sartu denik ere. Hala ere partaide izateko baldintza da solfeo ezagutzea eta beraz, ez dakitenek, ikasi egin behar dute. Gainera, orfeoian sartu eta urte batzuetara orfeonista izateko probak egiten zaie partaide guztiei, ordurako solfeoa jakin behar da.  Lanbidez, berriz, denetik dago, ikasle asko gaude, etxekoandreak, musika irakasleak, baina musikarekin zer ikusirik ez duten lanbidetan dabiltzanak ugari dira Orfeoian. Zenbatero entsaiatzen duzue? Astean hiru egunetan entsaiatzen dugu, egunean bi orduz. Batzutan, bereziki azterketa garaian, gogorra egiten da taldean jarraitzea eta ikasleok otsaila eta ekainean entsaioetara joateari eta kantatzeari utzi egiten diogu azterketak bukatu arte. Aurtengo udan mendeurrena dela eta kontzertu asko eman ditugunez, egunean hiru ordu entsaiatzen aritu gara. Mendeurrenak beraz, lan handia eman dizue. Kontzertu gehiago izan ditugunez, entsaio gehiago egin behar izan ditugu. Anton Garcia Abrilek Lur kantak prestatu ditu Orfeoiaren mendeurrenerako. Oso obra polita izan arren, zaila denez, lan handia egin behar izan dugu behar bezala prestatu ahal izateko. Non kantatu duzue aurten? Aurten bereziki Donostian kantatu dugu. Madrilera ere joan gara, urtero joaten gara Auditorio Nacionalean kantatzera, abenduan ere berriro joango gara, Segovian eta Cuencan ere izan gara. Duela bi aste Bartzelonan egon ginen, Iñaki Urdangarin eta Infantaren ezkontzan kantatzen eta duela aste bete Madrilgo Teatro Realaren inaugurazioan ere kantatu dugu. Zer moduz ezkontza egunean? Korrika eta presaka ibili ginen, Madrilen geunden eta ezkontza bezperan, entsaioa genuen, entsaioa bukatu orduko Bartzelonara abiatu ginen, gaueko ordu batean iritsi ginen. Ezkontza bukatu orduko autobusa zain genuen Madrilera bueltan joateko, aireportuko komunetan aldatu behar izan ginen arropaz. Zer moduz moldatzen zara ikasketekin jarraitu eta Orfeoian kantatzeko? Denbora asko kentzen dizun afizioa da hau, baina merezi du. Entsaioetatik etxera iristen naizenerako gaueko 11:30ak izaten dira, asteburu askotan ere kanpoan ibili behar izaten dugu kantuan eta askotan klaseak eta lana galdu behar izaten dugu kantatzeagatik, baina benetan merezi du, niri kantatzea gustatzen zait eta askotan oso musikari onekin kantatzeko aukera ere ematen du afizio honek. Non kantatu duzu gusturen? Dudarik gabe aurtengo udan Anoetan, Orfeoiari omenaldia egin zitzaionean, hunkigarria izan zen benetan, ikuslegoaren txalo zaparradak, bertako giroa, zoragarria izan zen. Urriaren 6an, Madrilen La segunda de Malher obra kantatu genuen Claudio Abbadorekin eta Berlingo Filarmonikarekin, hori ere ikaragarria izan zen, bizitzan behin izaten da maila honetako musikariekin batera abesteko aukera. Beraz, sakrifizioak merezi du. Zer moduzkoa izaten da ikusleen jarrera? Hemen oso estimatuak gara, baina Madrilen ere asko maite gaituzte. Madrileko Auditorio Nacionalean kantatzen dugunean asko hunkitzen gara. Jendearen animuak eta txalo zaparradak ikaragarriak izaten dira, ez dakit horrenbeste merezi dugun, autografoak ere eskatzen dizkigute Madrilen Musikatik bizi daiteke? Agian bai, baina osoa zaila da. Irakaskuntzan badago musikatik bizitzerik baina abeslari moduan, solista moduan oso zaila da. Oso ona izan behar duzu eta kantu ikasi behar da, musikara dedikatu, musika ikasi. Zumarraga Urretxun, nola ikusten duzu musika mundua? Ondo, nahiko ondo. Koroak daude, Urretxuko festetan lagun talde desberdinek hartu zuten lehiaketan parte, txistularien alardea izaten da, banda eta musika tailerra daude… Musika munduan asko mugitzen den jendea dago herrian. Zein ekitaldi dituzue aurrerantzean? Datozen hiru asteburutan Madrilera joango gara, Fallaren La Vida Breve obra interpretatzea, urtea bukatu aurretik, Berlinera, urtarrilean Kanarietara eta otsaila inguruan Alemaniara joateko asmoa dugu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT