Urretxu, Antzuola eta Elgetako herriak, "batu" egin dira Bake Epaitegi eta Erregistro Zibila izateko. Eusko Jaurlaritzako Justizi Sailak, zerbitzu hau izateko, 7.000 biztanle baino gehiago behar direneko legea du indarrean eta ondorioz, hiru herri hauek elkartzea erabaki dute zerbitzu hau izateko helburuarekin. Guztira, 9.170 biztanle dira. Akordioaren ondorioz bi teknikari lanean hasi ziren urtarrilaren 21ean, Justizi Ofizial bat eta justizi agente bat hain zuzen. Urretxun, astelehenetik ostiralerako zerbitzua eskainiko dute.