.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroa nahiago.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Paletan jokatu, mendian ibili eta irakurri.
.-Kolore bat?
Urdina, gorria edo arrosa.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Bidaia bat, edo irakurtzeko beta.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Milango kardenala.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Lanerako baina atseginez.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Hankak.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Aurpegira.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Lanpostuak.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Antigua, Beloki eta Irimo.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Eskoriatza, Eibar edo Soraluzen.
.-Zein da duzun ohiturarik txarrena?
Bromatan nabilela, pixka bat pasatzea.
.-Bete gabeko amets bat?
Ikasketetan eta apaizgintzan gehiago ez sakontzea.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Kantatzeko eta entzuteko.
.-Kantu bat.
Iparragirrerenak eta napolitanak.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Zain egon.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Erlazio ona izatea.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Nik sinesten dudan Jesukristoren Jainkoagatik, famili edo lagun berezi batengatik.
.-Gaua ala eguna?
Eguna.
.-Lo egiteko zer?
Pixka bat irakurri edo irratia entzun.
.-Gustuko janari bat?
Menestra on bat, arraina…
.-Ura, ala…
Janarietan ardo pixka bat nahiago.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Pastoralgintzan sortutako hainbat proiektu ezin izan ditut egin.