Mobilak kurrinka, telefonoak irrintzika, faxak orri jauzika,ordenagailuak, klikada bakoitzean, gure bizkar-zama areagotzenkili-kilika, jendea lasterketa estuan kalean, etxean, lanean, errekorberria hausten arituko balitz edo. Zein helburu edo asmo zorokeragiten du gizakia ezbeharreko behar horretara? Nork sartu edosarrarazten gaitu gurea ez den soka honetan? Aitzakia ez dabestearengan aurkitu behar, sarri hau egiten den arren, gu garaerrudun bakarrak eta pentsatzen jarriko bagina une batez, eradeseroso eta behar gabean burutzen ditugun hainbat eta hainbateginkizun, umore desegokiz egiten dugulako iruditzen zait. Bestela,oroit dezagun zenbat asto-lan egin izan dugun askotan, hasierabatetik antolaketa egokia eta zehaztu beharreko pausoak zeintzukdiren argitu ez ditugulako.
Ez gara makinak, ez, baina, makina bihurtzen dugu geure gorputza etamakina bati eskatzen zaion adina eskatzen ari gatzaizkio egunero,geuk geure buruoi eta horra hor, geure lehen akatsa. Neurrigabekozurrunbiloan geure burua noraezean uzten badugu ito larria etaezinegona izango ditugu bizitzaren gidari. Geure bihotzak hori bainoestimu handiagorik ez al du merezi? Jar zaitez une batean lagun, zureinguruari so, galde egiozu zeure buruari zenbat momentu gozo etabenetako eskaintzen diozun egunean zehar zeure barruari, gelditu zureeguneroko iharduna, begiratu iezaiezu zelaietan edo herriko parkeetanudazken garaian, lotsez biluzten doazen zuhaitzei; entzun egunlainotsuetan, zure barne lehor hori freskatu eta esnatzearren,zerutik lurrera erortzen doazen ttanttan mardul eta pottolo horiek;usaindu azoketan, ganbaretan, zabaltzen den janari lurrin gozoa,ama-lurraren eskaintza emankor hori; ukitu haur jaio berri batenazala, zure alabarena, semearena edo ilobarena; dastatu zaren guztialehenik, zeure baitan begiratuz, errespetuz eta tentu handiz eta geroizatearekin, izadiarekin eta inguruko gizaki guztiekin bat eginez.
Orain, esan iezadazu zinez, bizirik egote hutsa aski al duzu?Barrutik, hilik dagoen biziduntzat duzu zeure burua ala erne etaargi, biziak ematen dizun argi pindarra, gozo eta samur onartzen etairaultzen duzun gizakia zaitut?
Udazken honen atetik, adiskide, gogoan erabili esandako hau etaerabakitzen duzuna behintzat, egin ezazu presa handirik gabe, lasai,gozo eta ez nolanahi. Bihotzak bizi-biziki eskertuko dizu.
Andoni Salamero