Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ziklo krosaren itzulera (064. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/02/23
Otamotz

70 eta 80 hamarkadetan, berriz, Jose Mari Yurrebaso izan zen Euskal Herriko zein estatuko hainbat txapelketa irabazi ostean hainbatetan munduko txapelketan parte hartzeko aukera izan zuena. Txirrindularitza utzi ostean, Espainiako hautatzaile lanetan ere aritu zen Jose Mari eta egun Goierri K.E.an ziklo krosean dabiltzan mutilen prestatzaile lanetan dabil Gorka Ruiz de Gordoarekin batera.

Yurrebaso zein Ruiz de Gordoa, mutilekin batera, bi herriotan ziklo krosa suspertu nahien dabiltza, amaitu berria den azken hamarkada honetan ziklo krosaren praktika ia desagertzera heldu baita Urretxun eta Zumarragan. Afizionatu mailan primeran ibili zen Iker Zabaleta izango zen ziurrenik errepideetaz gain zelaiko lasterketetan ere aritu zen azken herritarra. Iaz Jose Marik eta Gorkak euren semeak ziklo krosa egiteko asmoa zutela ikusi eta Goierri K.E.ren eta Construcciones Metalicas Urretxuren laguntzaz kirol honi bultzada emateko aukerari eutsi zioten. Aurtengo denboraldian Dannel Yurrebasori eta Gorka Ruiz de Gordoari Igor Montes elkartu zaie eta emaitza politak lortu dituztela esan beharra dago.

15 urte dituzten mutil hauek ziklo krosean aritzeaz gain errepideko lasterketetan ere aritzen dira eta gustura asko dabiltza. Dannelek eta Gorkak bigarren denboraldia amaitu berria dute eta Igorrek, berriz, aurten bete du bere lehen denboraldia ziklo krosean. Bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren esateko eskatu diegu eta Igorrek zirkuitu lokaztuak nahiago dituela esan digu, bizikleta bizkarrean hartzera behartzen duten zirkuitu teknikoak. Gorkak eta Dannelek, berriz, azkarragoak diren zirkuitu lehorrak nahiago dituzte.

Urtarrila amaieran bukatu dute 17 lasterketaz osatua dagoen kadete mailako Euskadiko ziklo kros denboraldia eta 40 bat txirrindulariz osatutako rankinean hamar lehenengoen artean sailkatzea lortu dute: Gorka bigarren izan da, Dannel seigarren eta Igor bederatzigarren. Gorkak, gainera, Muxika eta Ermuako lasterketak irabazi ditu. Sailkapen hauek direla eta, Gorkak urtarrilaren 13an izan zen estatuko txapelketan Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen eta seigarren sailkatu zen. Igorrek eta Dannelek ere parte hartu zuten eta 16. eta 17. postuan sailkatu ziren.

Esan digutenez “estatu mailako txapelketan galiziarrek eta asturiarrek oso maila ona dutela ikusi dugu. Euskal Herrian, berriz, bizkaitarrak dira nagusi. Izan ere, bertan antolatzen baitira lasterketa gehienak eta Gipuzkoan hiru lasterketa soilik antolatzen dira”. Jose Mari Yurrebasoren iritziz ere ziklo krosak gainbehera egin du Gipuzkoan “nik korritzen nuen garaian lasterketa gehiago antolatzen ziren eta lehen mailakoak gainera. Egun kadete eta jubenil mailetan garai hartan zegoen mailaren antzekoa dago, baina orain gazteek adin batera iritsi ostean ziklo krosa egiteari uzten diote, ez baitiote etorkizunik ikusten. Txirrindularitza federazioak ziklo krosa bultzatzen saiatu beharko lirateke eta komunikabideek arreta handiagoa jarri beharko liokete. Honek diru gehiago mugitzea, txirrindulariak animatzea eta zaletuak erakartzea lortuko luke eta nire ustez ziklo krosak ahalegin hau merezi du, kirol ikusgarria baita”.

Ziklo krosak azken urteotan gainbehera egin izanak beste arrazoi batzuk ere baditu Jose Mariren ustez. “gaztetxoek ziklo krosa ez egitearen arrazoi nagusia diruarena da. Izan ere, kirol honetarako espreski prestatutako bi bizikleta behar dira lasterketetan parte hartu ahal izateko, batek matxura baldin badu bestearekin parte hartzeko, eta guraso asko ez daude gastu hau egiteko prest. Bestalde, gazteek, ikasketak direla eta, ez dute entrenatzeko denbora gehiegi eta denboraldia negu aldean izaten denez, eguraldi txarra egiten duenean entrenatu beharra dute gainera…”.

Baina ziklo krosa egiteak bere abantailak ere baditu, errepidean aritzen direnentzat osagarria eta onuragarria izan baitaiteke: “Gorka, Igor eta Dannel errepideko lasterketetan ere aritzen dira eta ziklo kros denboraldirako prestaketa errepidekoa baino lehen hasten denez, errepideko denboraldia gainontzekoek baino indartsuago hasten dute. Nire ustez, 20 urte bete arte denetatik egin behar da eta hortik aurrera ere ziklo krosa egiteak ez dio inongo kalterik egiten errepidean ere aritzen den txirrindulariari”.

Gorka, Igor eta Dannel bat datoz Jose Marirekin: “Iazko denboraldia sekula baino indartsuago hasi genuela nabaritu genuen eta herriko gazteak ziklo krosa egitera animatu nahi genituzke. Izan ere, gure ustez errepideko lasterketak aspergarriagoak dira eta ez dago entrenamendu oso berezirik egin beharrik ziklo krosean aritzeko. Guk klaserik ez dugun arratsaldeetan entrenatzen dugu eta gehienetan errepidean aritzen gara. Hori bai, noizean behin mendi aldera joaten gara, teknika landu ahal izateko”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
2

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT