Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lau urte eta gero... GazteleKUa bizirik! (078. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/06/23
Otamotz

           Joxe Jauregi beteranoak GazteleKU zaharra nola jaio zen azalduzien Pagoeta antzokian bildu ziren gazteei. Hauetako batzuk, seguraski, sekula hura zapaldu gabeak izango dira. Joxek azaldu zuenez,"Goierri K.E. egungo egoitzara joan zenean, gazte talde bateklokal zaharra gazte bilgune bihurtu genuen. Bertan, zentralnuklearrei, drogari… buruzko hitzaldiak egiten genituen. Lokalazein egoeratan zegoen ikusita, Urretxuko Udaletxera joan ginenberritzeko laguntza lortzeko asmoz. Egun auzolanean berritu bada ere,garai hartan berrikuntza gremioek egin zuten batik bat".

           GazteleKUa berritu ondoren, garai hartako gazteek beste ekimenbatzuei heldu zieten: txaranga osatu zuten; kontzertuak, mahai jokoentxapelketak, kirol txapelketak… antolatu zituzten… Urte haietangazte asanblada izena erabiltzen ez bazen ere, orduan ereGazteleKUaren funtzionamendua asanblearioa zen. "Denaden, Udalak, diru laguntzaren trukean, junta rectora kargua hartuzuen eta gazteok junta directiboa osatzen genuen. Udalak gazteentutoritza egiten zuen: gure ideiak izaten ziren gehienbat aurreraateratzen zirenak, baina Udalak argi uzten zuen bertan zegoela.Urteen poderioz, junta rectora hori desagertu egin zen".

           80ko hamarkadan gazte mugimenduak sekulako indarra eta zeresana izanzuen Euskal Herrian, baina drogen ondorio kaltegarriak ere pairatu behar izan zituen. Herri hauei eskaintzeko asko zuten urretxuar etazumarragar gazte asko ere drogaren sareetan erori ziren. GazteleKUagazte guztien bilgunea zen, baina, 90 hamarkada hasierarako, herritaraskok drogazaleen bilgune bezala ikusten zuten.

           Hori dela eta, Joxi Etxeberriak eta garai hartan barraren ardurazuten gainontzekoek, bilera batera deitu zituzten bi herrietakogazteak. "Bilera hartara gazte asko joan ginen eta hainbat gauzaargi ikusi genituen: GazteleKUaren funtzionamendua bajominimos zegoela, horren arrazoietako bat droga zela eta GazteleKUaherri guztiari zabaldu beharra zegoela. Bilera hari esker, jendeezberdina GazteleKUa dinamizatzeko lanean jartzea lortu zen.Herriko beste elkarte batzuei deialdia luzatu genien (Goierri,Ostadar, Hits&Fits, UZTA…) eta guztiok gure ekarpena eskainigenuen".

           Bestalde, bilera hartan Gazte Asanblada sortu beharra zegoela ereikusi zen. Igor Urrestarazu bere sorreraz geroztik ZUGAko kidea da."Estatutuak egin genituen eta Foru Aldundian izena eman genuen.GazteleKUaren diru iturri nagusia barra zen. Barran lanegiteko jendeak bere burua aurkeztea eta, ondoren, bozketa bidez,aukeraketa egitea erabaki genuen. Barrakoei soldata ematen zitzaieneta gainontzeko diruarekin gastuak ordaindu eta ekintzak antolatzengenituen. Nire ustez jendeak argi ikusi du GazteleKUa botazenetik gazteentzat ekitaldi gutxi antolatu direla. Argi izan behardugu gazteok zer edo zer nahi badugu GazteleKUa eta GazteAsanblada bultzatu behar ditugula".

           Gazte Asanblada sortzerako, gazteek bazekiten GazteleKUzaharra bota behar zutela. Hori dela eta, Urretxuko Udaletxera joanziren argibide eske. Udalak Ederrena atzealdeko lokala eskaini zien,baina gazteek Urolako geltokia nahi zuten. GazteleKU zaharrabota baino hilabete lehenago, gazteek oraindik ez zekiten egoitzaberria zein izango zen. "Bota aurreko azken hilabetea osogogorra izan zen. Udalak geltokia eskainiko zigula esaten zigun,baina ez ginen fio. Halako batean Juanito Arbizuk 1980an sinatutakoagiria azaldu zen: honen arabera, Udalak GazteleKU zaharra 25urterako uzten zigun eta, hura kentzekotan, antzeko egoitza edo hobeaeskaintzera konprometitzen zen. Agiri honi esker, alkateak Urolakogeltokia ematen zigula sinatzea lortu genuen".

           Hortik aurrera, gazteek Urolako geltokia txukuntzeari ekin zioten."Bi aukera genituen: konponketa Udalaren esku utzi edo guk geukegitea. Auzolanean egitea erabaki genuen eta kostata izan bada ere,azkenean bukatu dugu".

           Oier Agirrek, lanean aritu diren gainontzeko gazteek bezala, ederkiasko daki zenbat izerdi bota duten azken lau urteetan. "Berelankidetza eskaini duten guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Obrakontu hauetaz ezer gutxi genekien arren, lan ona egin dugula ustedut. Lokal hau hurrengo 50 urteetan gazteentzat izatea lortu dugu etaez dut uste denbora horretan behintzat eroriko denik. Izan ere, 8tona inguru zementu eta 12 tona hare inguru erabili ditugu,eraikinaren estetika errespetatu dugu, intsonorizatu egin dugu, leihoonak jarri ditugu…". Orain, kanpoaldean, goiko pisura eramangoduten eskilarak eta igogailua egitea falta da.

           Barrualdeari dagokionez, goiko solairuan bi egongela egokitu dira.Beheko solairuan, berriz, taberna, eszenatokia, mahaiak eta futbolinajarri dituzte. Sarreran aipatu bezala, joan den asteburuaz geroztik,beheko solairua herritar guztientzat zabalik da.

           Zabaldu aurretik, Gazte Asanbladak GazteleKUarenfuntzionamendua zein izango den zehaztu zuen. Gaizka Arakamakhitzaldian azaldu zuenez, "beheko solairua ez dugu taberna soilbezala ikusten. Bertan, talde eta pertsona ezberdinek proposatutakoekintzak aurrera atera behar dira. GazteleKUa gazteen eta ezhain gazteen aisialdirako aukerak eskaini behar dituen gunea izanbehar du. Lehen bezala, belaunaldi ezberdinen elkargunea izatea nahidugu. Gazteek sortu eta gestionatutako lokala da, baina herriko jendeguztiari begira egongo dena eta guztien ekarpenekin aberastuko dena.Bilerak larunbatetan 12etan egiten ditugu".

           Gazte Asanbladakoek beheko solairuan ikuskizun ezberdinak antolatzekoasmoa dute: antzerki emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak,erakusketak, ikastaroak, bideo emanaldiak… Barrari dagokionez,lehen sei hilabeteetan, Jokin Lasa, Julen Badiola, Oier Agirre etaGaizka Arakama bera izango dira tabernariak. Urtarrilean GazteAsanbladako bazkideek tabernan lan egiteko aurkeztuko direnen arteanhautaketa egiteko bozketak izango dituzte. Lehen bezala, GazteleKUkosalneurriak tabernetakoak baino merkexeagoak dira.

           Goiko solairuan, aipatu bezala, bi egongela egokitu dituzte. Bateanbi ordenagailu jarriko dira. Hauetako bat Gazte Asanbladak erabilikodu eta, bestea, nahi duten herritar guztien esku izango da. Bestegelan liburutegia eta egongela egongo dira. Bertan, Gazte Asanbladakzine emanaldiak eskaintzeko asmoa ere badu. Gela hau bertan bildunahi duten talde ezberdinen esku ere egongo da.

           Izan ere, Gazte Asanbladak, GazteleKUaren bidez, beste taldebatzuei laguntzeko asmoa ere badu. "Lokala behar duen edonorenzerbitzura egongo da. Esate baterako, Udalak eskalada taldeari sekulalaguntza handirik eskaini ez dionez, San Martin aldera ematen duenparetan rokodromoa jartzea aztertzen ari gara".



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT