Urretxuko Udaleko kultura arduradunek Kultur Etxean egoitza duen"Argazkia" elkartea indarberritzeko asmoz antolatu zituztenerakusketaren oinarri diren argazki ikastaroak. Gorka Salmeronargazkilari legazpiarrari deitu eta honek hastapeneko ikastaroaeskaini zien 40 bat laguni. Ondoren, hauetako hogeik jarraipenekoikastaroa egin zuten. Azken hauen argazkiak dira, hain zuzen ere,Juan de Lizarazun ikusgai daudenak. Erakusketa prestatu ondoren,ikastaroetan parte hartu zuten argazkilariak "Argazkia"elkartea indarberritzeko lanean dabiltza. Joan den larunbatean urtekobatzar nagusia izan zuten Kultur Etxean. Bertan zuzendaritza batzordeberria eratu zen.
Dirudienez, "Argazkia" elkarteari bultzadatxoa ematekoantolatu diren ikastaroek fruitua eman dute. Hil honetan bertan,hastapeneko beste ikastaro bati hasiera eman zaio. GorkaSalmeron gustura dago ikasleak egiten ari diren lanarekin."Erakusketako argazkiak atera zituztenek kameraren oinarriak etazuribeltzezko argazkiak nola landu ikasi zuten hastapenekoikastaroan. Bigarren ikastaroan, berriz, zuribeltzaren teknikarenhobetzea eta kolorezko argazkiaren hastapenak landu zituzten. Lanegiteko oinarria dute jada. Orain, lanean jarraitzen duten ikusibeharko da. Ikastaro gehiago egin edo ez beraien esku dago. Laneanurtebete besterik ez daramatela kontuan izanik, erakusketan argazkiduinak daudela esango nuke".
Gorkaren ustez, geroz eta argazki gehiago ateratzen dira,baina kultura fotografikoa falta da. "Jende askok mundu haubenetan dena baino askoz ere sinpleagoa dela uste du. Irudiaren garaihonetan argazkiak egitea oso erraza da, baina argazkiak guk lantzenditugun moduan lantzea zailagoa da".