Atzo (ostirala), Eitzagako jaiak hasi ziren. Hamaiketakoa, txokolatada, buruhandiak, elektrotxaranga, herri afaria… izan ziren. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, jende asko elkartu zen Eitzagan. Gaur eta bihar ere makina bat ekitaldi izango da.
Larunbata 16
12:00. Toka txapelketa jokatuko dute San Gregorio kalean.
13:00. Trapalata txarangak auzoko kaleetan joko du.
17:00. Haurren krosa. 14 urtera bitarteko haurrek parte har dezakete. Krosean parte hartu nahi duten haurrek 16:30etik aurrera eman ahal izango dute izena.
20:00. Joselontxos txarangak auzoko kaleetan joko du.
23:30. Iratzar erromeria taldeak txosnagunean joko du.
Igandea 17
10:00. Antxiñako Ama txistulari taldeak goiz eresia egingo du.
11:00. Meza nagusia egingo dute, Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzak girotua.
12:00. Zumarragako musika bandak auzoko kaleetan joko du.
13:00. ZU Dantzaz taldeak dantzaldia egingo du, San Gregorio kalean.
17:00. Gaztetxoek pilota partidak jokatuko dituzte, Beloki pilota eskolak antolatuta. Eguraldi ona egiten badu, Eitzagako pilotalekuan jokatuko dute. Euria egiten badu, Beloki pilotalekuan jokatuko dute.
19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak auzoko kaleetan joko du.

