Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Eitzaga: Zumarragako auzo euskaldun eta borrokalaria

Zumarraga
2026/05/14
Otamotz

Asteburu honetan Zumarragako Eitzaga auzoko jaiak ospatuko dira. Oso jai estimatuak dira, auzoak bezala, izaera berezia baitute. Eitzaga beti izan da kastako auzoa eta horren erakusle dira ondorengo gertakariak.

Eitzagan borrokalariak izan dira beti eta horregatik egin du aurrera auzoak. XVI. mendean auzo erdia erre zen, ermita barne. Berreraiki egin zuten eta inoiz baino ederrago ageri da.

Eitzaga Zumarragako lehen kalea izan zen, ordura arte herria baserriez osatua baitzegoen. Ondoren, herria Eitzagatik Kalebarreneraino luzatu zen. Egungo Zumarraga Eitzagan sortu zen eta bertan ospitale txiki bat ere izan zuten, mertzedarietan. Mojena zen eta bota egin zuten nobiziatua egiteko.

Auzoa, mojen topagune ez ezik, abertzaleen topagune ere izan da. Kalemusu tabernakoak, adibidez, oso abertzaleak ziren. Estimu handiko buzkantzak egiten zituzten eta asteburuetan bete egiten zen. Komunean zinta gorria, zuria eta berdea zituzten, ikurrinaren koloreak. Anjel Kruz Jakak jasotakoaren arabera, 1908an karlistek bilkura egin zuten Zumarragan eta Carlos VII.ren 20.000 jarraitzaile inguru elkartu ziren. Bere seme Jaime erbestean zegoen, baina Zumarragara etorri zen ezkutuan. Kalemusu tabernara sartu eta komunera joan zen. Zinta ikusi zuenean, kendu egin zuen eta bere ordez Espainiako banderaren koloreak zituena jarri zuen, bere argazki batekin batera. Ez zuen asko iraungo…

Borrokalariak, zentzu guztietan. Andoni Ormazabalek umetan Urretxuko eta Zumarragako auzo ezberdinetako haurrek elkarren aurka borrokatzen zutela gogoratzen du. «Auzoen arteko gudak egiten genituen. Arriskutsuenak Urretxuko Goiko Kalekoak ziren, baina Eitzagakook denei irabazten genien. Izan ere, gu ez ginen kanpora joaten borrokatzera: denak hona etortzen ziren. Zubiaren gainean jartzen ginen. Goiko Kalekoak karabina eta guzti etortzen ziren. Guk tiragomak, arkuak eta geziak erabiltzen genituen. Dena den, Eitzagakook Urretxukoekin harreman ona genuen, beti Zumarragako Udalarekin borrokan baikeunden».

Izan ere, baztertuak sentitzen ziren. «Francoren garaian, ez ziguten batere kasurik egiten. Bizilagun elkartea sortu genuen. Eitzaga tabernako etxea egin behar zuten eta parean parkea. Baina parkeko lursailaren jabeak hor ere etxeak egiteko aukera ikusi zuen. Bizilagunok aurka azaldu ginen».

Zergak ordaintzeari utzi

Antigua hiribidean ere izan zuten zer aldarrikatu. «Errepidea asfaltatu gabe zegoen eta Labekoa baserria erre zenean suhiltzaileek arazoak izan zituzten bertara heltzeko. Okindegiaren ondoan zulo bat zegoen eta kamioia irauli egin zen ia. Udalari errepidea asfaltatzeko eskatu genion eta ezezkoa eman zigun. Hori ikusita, bizilagunok bilera egin genuen eta zergak udalari ordaindu ordez kontu korronte batean sartzea erabaki genuen. Udalak polizia bidali zuen. Azkenean, udalak kalea asfaltatzea lortu genuen. Frankismoaren ondoren, Eitzagako bizilagunen eta udalaren arteko harremana normalizatu egin zen».

Garai hartan Eitzaga herri bat zen ia. Herrigunea aparte gelditzen zen. Hala, beharrezko denda ia guztiak auzoan zituzten. «Bi janari-denda, bi ile-apaindegi, bi harategi, arrandegi bat, tabernak, elkarte gastronomikoa… genituen. Aurrezki kutxa eta farmazia bakarrik falta ziren. Jendea elizara bakarrik jaisten zen. Eitzagakook izan dugun sentimendua hortik dator: ez genuen ezer behar. Bertan genuen ia dena».

Argazkiak: Andoni Ormazabalen artxiboa.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Izaro Tores: Alaves futbol taldeko urretxuarra

2026/05/12
Urretxu
2

LAB sindikatuak Gaizka Arakama defendatu eta alkatearen jarrera gaitzetsi du

2026/05/13
Urretxu
3

Zazpi herritarrek parte hartuko dute Zegama-Aizkorrin

2026/05/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iñaki Beitia Mendi Martxaren 28. edizioa maiatzaren 31n egingo da

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
5

Mitxel Badiolaren heriotzaren bigarren urteurrena

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Gorka Carro eta Ibai Arruabarrena, Mendebaldeko Infernuan

2026/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT