Iñaki Beitia Mendi Martxaren 28. edizioa maiatzaren 31n ospatuko da. Urtero bezala, izen-ematea Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan eta Ostadar Mendi Elkartean egin ahal izango da, 10 euroko prezioan. Martxaren egunean bertan, berriz, 12 eurokoa izango da. Kiroldegietan izena emateko epea maiatzaren 11tik 29ra bitartekoa izango da. Online bidezko izen-ematea, aldiz, maiatzaren 18tik 29ra egin ahal izango da. Online izena emateko, sakatu hemen.
Horren harira, antolakuntzak, parte hartzaileei lana errazteko asmoz, herritarrak aurrez izena kiroldegietan ematera animatu nahi ditu, martxaren egunean izen ematean txartelak jasotzeko sor daitezkeen ilarak saihesteko.
Bestalde, mendizaleek sare sozialetan eta inakibeitia.org webgunean informazio guztia eskuragarri dute.
Azkenik, antolakuntzak parte hartzaileei beraien edalontzia eramateko eskatu die. Izan ere, horrela plastiko eta hondakin gutxiago sortuko dira, eta natura hobeto zaintzen lagunduko dute.
