Jon Ander Aranburu, Ainhoa Sanz, Adirane Peñagarikano eta Gorka Barrerosen lan bikaina Zegama-Aizkorri maratoian
Aner Arozenak eta Jose Talaverak kilometro bertikala egin zuten ostiralean
Jon Ander Aranburu, bere aurretik sartu den Malen Osa oñatiarrarekin. Lau herritarrek Zegama-Aizkorri maratoia egin dute gaur. Jon Ander Aranburu 53. postuan sailkatu da (4 ordu, 24 minutu eta 24 segundo), Ainhoa Sanz 23. postuan (5:13:56), Adirane Peñagarikano 37. postuan (5:45:08) eta Gorka Barreros 338. postuan (6:51:15). Manu Blancok ez du proba bukatzea lortu.
Ostiralean kilometro bertikala egin zen eta bi herritarrek parte hartu zuten: Aner Arozena 29. postuan sailkatu zen eta Jose Talavera 38. postuan.
