Ez dakit zer duen zarra-zarra zoragarri honek, askokberau ikusi eta madarikazioka aritzen dira eta niri bedeinkapenoparia iruditzen zait. Zerutik lurrera erortzen ari da euria,oraingoan bortitz, lurra egun hauetan egon den lo sakonetik esnatuz.Zarra-zarra, tantaka zulatzen dira koska, ertz, txoko, txulo guztiaketa zeruak hitz egiten digu naturalki, zeharbiderik hartu barik,aurrez aurre gauzak esanez, tranparik gabe, guztia gardenduz etagarbituz, astun eta zamatsu gerta daitekeen giroa astinduz…
Egongela barruan Benito ari da: "ekaitzak,ekaitzak/ hostoak daramazki/ zuhaitzak bilutsirik/ negarra,negarra/heriotz usaia/ inguruan utzirik…" eta berean utzi dut,kantatzen, eta kanpoari so, hezetasun ttakunetan erreparatuz, "merkantzias" tren herdoildu-zaharraren ttikirri-ttakarrageldoaz gozatzen jarraitu dut eta gau sakon horretan galdu diraegunean zehar erditu, hazi, moldatu eta desitxuratu izan diren gogoeta asko eta asko. Hegan eta hegan ari naizelarik, eskailerahartu eta behera jaitsiz kantari oriotarraren ahapaldien bufadasentitu dut, haize zaflada baten antzera: "Gure basoko/ zuhaitzlehorrek/ oraindik irauten dute./ Lurraren babesak emango dieitxaropenezko bizitza". Beti, lurra, babes eta abaro,magal epel-oparo gure gorputz-lurrarekin bat egiten,barru-zerutiarrarekin arnaskada bakoitzean, indar bizi-biziz aurrerajarrai dezagun eskatzen eta gu, lo, lur lehor-idor-sikua bezala, LO,horrexegatik tantaka datorren euri-txalaparta bizi hori da eskaintzaatsegin, aldaketa baten iragarle. Bustiz doaz bazter orok eta kanpoamelatzen hasi eta barrua blaitzen zaidala igartzen dut: pu-tzuak,itukinak, ur tanto txikiak, tantaiak… "ekaitza, ekaitza/ zureindarra/ ez da iraunkorra/ udaberria etorriko da/ berarekin loreak/bizitza berri bat/ etorriko da / lehortuko dira malkoak/ haize leunaklaztanduko ditu/ gure aurpegi penatuak".
Kantariaren azken notak zabaldu dira egongelaren izkinezkutuetan eta kalean, lainoen negarra antzeman dut, lainoen negarmalkoak. Hurrengo kanta hasi da: "nere herriko neskatxamaite…" eta orduan konturatu naiz zer dela eta ekaitza, zerdela eta malkoak heriotza, aurpegi penatuak, jakina… biikasle ohiei, Idoiari, Aitziberri, gaur aita hil zaie, ekaitzahotzak, heriotzak, eramanda. Ekaitza, ekaitza malkoak eta tantanakbegietan, ekaitza, ekaitza bihotz zapuztua erraietan, ekaitza,ekaitza utzi bakean udaberrian niri sinesten, loreetan, malkoaklehortuko diren zehaztuko ez den garai batean, ekaitza, ekaitzabizitza berrian.
Andoni Salamero