Antonio Clavo
Autoa bakarrik erabiltzen dut, herriko garraio publikoaeskasa baita. Autobus geltokiak herriaren erdian bakarrik jartzendituzte. Ez dira, adibidez, auzoetara igotzen. Hala, zaila daauzoetako jendeak erabiltzea. Bestalde, bi haur ditut eta askozerosoagoa da autoan joatea. Herrirako urbano bat jarri beharkolitzateke, baina nork ordainduko luke?
Maria Jesus Agirrebengoa
Ez dut garraio publikoa erabiltzen, baina ahizpak bai. Atzeratuada, Legazpin lan egiten du eta autobusak bere lantokitik urrun uztendu. Urteak daramatzagu hori konpontzeko eskatzen. Garraio publikoaerabili nahi dugu, baina geroz eta zailago jartzen dute. Donostiaaldera, ordea, trenean joaten gara.
Maria Luisa Alvarez
Ez dut garraio publikoa erabiltzeko ohiturarik,ospitalera igotzeko soilik. Autoa ere gutxi erabiltzen dut: herriarenerdian bizi naiz eta oporretara joateko bakarrik hartzen dut. Garraiopublikoa gehiago eta autoa gutxiago erabili beharko litzatekeela ustedut.
Domitila Velber
Legazpira sarritan joaten naiz, anaia bertan bizi baita,eta urbanoak ematen duen zerbitzua ezin okerragoa da. Bestalde,Mugitegin lan egiten dut, lekutan. Lankideak autoan joaten dira, ezbaitute mikrobusa jarri nahi. Garraio publikoaren egoera tamalgarriada, hori da autoa erabiltzearen arrazoia.