
Lapurren kobazuloa komedia beltza,garratza eta gozoa da. Lau pertsonaien bizitzak beren obsesioagatikgurutzatuko dira, terapien obsesioarengatik hain zuzen ere. Lauenartean terapia guztiak probatu dituzte … Jana uztea, erretzeariuztea, edari alkoholdunik ez edatea, gozorik ez jatea, terapiakuztea, lapurretarik ez egitea… Lapurretak utzi? Lapurreta errazbaten aukerak, beren uste sendoak kulunka jartzen ditu eta, denakelkartuta, askonahiak eta erabat erretiratzeko nahiak bultzaturiklapurreta egitea erabakitzen dute. Atsekabe guztiak amaitzen dira,dirua bai dela terapia ona! Baina, zerbaitek kale egiten die: Diruamafiarena bada, arazo ederra gainera datorkiena. Lapurrenkobazuloko pertsonaiak, harrapatuak sentitzen dira eta beraiekmafiak eskatzen dituen hilotzak balira, munduak zer galduko otelukeen gogoeta egin beharrean daude. Lapurren kobazuloa seriojartzen da, amaieran berriz ere barre-algaratara.
Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, KontxuOdriozola, Ainhoa Garai, Ainhoa Aierbe, Itziar Ituño, PatxiBarco, Asier Sota eta Kandido Uranga izango dira antzezle. ZuzendariaKarlos Zabala da.