Udan jarri zaizkigu
gauzak parez-pare,
eta ez gara egon
lasai eta bare.
Egin naiz oroitzapen
ugariren jabe,
baina akats txiki bat
hor doa suabe:
udako koadernoa
daukat egin gabe… (bis)
Berriz ikasturtea
hasteko parada,
eskolarako bueltak
dakarren ikara.
Irakasgaien zama,
azterketen traba…
Gauza bat eskatzeko
ordua da, jada:
jaiak gainean daude
"ama: eman paga!" (bis)
Hau da iraileroko
eztabaidagaia:
"utzi hirurak arte,
ama, degu jaia!"
ta amak: "ordubiak!"
haserre Amaia,
"ni hamabiak arte"
hortxe da anaia,
ez degu pasako ez
momentu alaia… (bis)
Doinua: Zer da gaur Donostian?
Mikel Iturriotz