3Dko teknologia erabiltzen duenaisialdirako CD-ROMa da eta 10 urtetik aurrerako gaztetxoentzako dagopentsatuta. Tate multimedia-enpresa poloniarrak egin du jatorrizkojokoa eta hainbat hizkuntzatara ari dira itzultzen.
Jokoaren protagonista Kao izenekokanguru bat da. Hamar eremutan lagundu behar dio jokalariak Kaoribere eginkizuna gauzatzen. Bidaia luze baten ostean, uhartean duenetxera itzuli da Kao, atseden hartzera, baina ezin: bere lagunTximista sumendi baten barrura erori da eta hor bizi diren labazkomunstroak esnatu ditu. Munstro horiek uhartea suntsitzea erabakidute, eta hango biztanleak oso izututa daude. Kaoren eginkizuna damunstroak garaitzea, uharteko xamanak emango dizkion argibideeijarraituz.
Jokalariak ez du aspertzeko aukerarikizango, errealitate birtualeko lasterketak, puzzleak osatu, motorduntxalupetan ibili, airean borrokatu… egin beharko baitu hamar eremuhorietan.
Ikus-entzunezko efektu izugarriak ditujokoak, 3Dko teknologiari esker: palmeren mugimendua nabaritzen da,Kaoren hanka-arrastoak ikusten dira bidea egin ahala, eguneko etagaueko zikloak minutu gutxiren buruan bereizten dira…
Bideojokoa Internet bidez probatudaiteke, www.elhuyar.org/kao helbidean. Horretaz gain, Fundazioakhiru ale eman dizkio Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteari etahonek Otamotz aldizkariko irakurleen artean zozketatzeaerabaki du. Elhuyarrek euskarara itzulitako jokoa urriaren 15ekoarratsaldeko 4etan otamotz.eus web orrian erregistratuta daudenenartean zozketatuko da. Erregistratzea oso erraza da: otamotz.eus weborrian sartu (www.otamotz.eus), parte hartzeko erregistratu atalasakatu eta norberaren datuak eman behar dira, bertako argibideakjarraituz.