
Datorren larunbatean txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan arratsaldeko 15:30ean hasita. Guztira emakumeen gomazko paletako 6 norgehiagoka jokatuko dira arratsalde osoan zehar iraungo duen jardunaldi horretan.
Pilotarien artean herritar bat izango da, Uxue Fernandez. Arratsaldeko 4. neurketan arituko da Nagore Arozena lizartzarra lagun duela Manzisidor-Argain bikotearen aurka.
Beraz, neska federatuen gomazko paletako partidak ikusteko aukera paregabea daukazue larunbat honetan, azaroak 10, arratsaldeko 15:30etik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Txapelketaren eta Emakumea Pilotari Proiektuaren inguruko informazio gehiago nahi duenarentzat, Emakumea Pilotari izeneko bloga sortu da. Hona hemen helbidea