Etzi kultur taldeekin bilduko da kultur batzodea
2008. urterako aurrekontuen harira, Kultur Batzordeak talde bakoitzak dituen asmoen berri izan nahi du, diotenez, talde bakoitzaren erretratua egin ahal izateko. Horretarako taldeen egoera, datorren urterako egitasmoak eta sentitzen eta ikusten dituzten hutsuneak (taldean eta Urretxuko kultur arloan) ezagutu nahi dituzte. Datorren
urterako kultur plangintza eta aurrekontuak aurki aurkeztu behar dituztenez garrantzitsua da taldeak bilerara azaltzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide