BAP!!-en musika entzuten hasi nintzenean, harrituta gelditu nintzen egiten (edo egin) zutenarekin.
Entzun ahala, beti-betiko barruan gelditzen den banda horietarikoa da. 1996an desagertu zen taldea, baina 2004 hasieran BAP!!-eko hiru kidek eta gitarrista batek Inoren ero ni taldea osatu zutela eta diska bat kaleratu behar zutela (Inoren ero ni, 2004, Metak) jakin nuen. Atera berritan erosi nuen, eta, egia esan, segituan harrapatu ninduen. Inoren ero ni, hamarkada batean pertsona eta musikari batzuk bizi izan duten garapenaren isla perfektua da. Eta hiru urte pasatxo besterik ez dituen arren, klasiko bihurtu da. Indarra, haserrea, gordintasuna, erritmo bortitzak, base erritmikoa paregabea eta xehetasun eder bezain zainduak. Binilo bat kaleratzekotan dira. Ez galdu zuzenean ikusteko aukera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide