Bertan hainbat herritarrez gain, Urretxu-Zumarragako udalordezkariak izan diren, Mairi eta Eraldatzen elkarteko kideak, etabatez ere, Urretxun jaio zen Emakumearen I. Kontseiluan parte hartuzuten zenbait lagun.
Saria Oñatibiak berak jaso bazuen ere, bertan aritu zirenemakumeena zela adierazi zuen, eskerrak ematerakoan; «haiek jarribaitzuten ilusioa, indarra eta lana berdintasun plana aurreraateratzeko. Nik atea ireki besterik ez nuen egin».
Era berean, maila pertsonalean emandako laguntza eskertu nahiizan zien. Honez gain, «isilean gehien sufritzen duten emakumeak etamota guztietako indarkeria jasaten dutenak» gogora ekarri zituen.«Berdintasunerako bidea luzea eta zaila da» esan zuen, baina mereziduela azpimarratu.
Elkarteenganako babesa
Saridunak berdintasunaren alde lanean dauden elkarteenganakobabesa eta bultzada eskatu zien udalei. Ekitaldian Zumarragako MusikaBandaren talde batek musika jarri zuen, Lander Zurdorenzuzendaritzapean, eta Rakel Ropero eta Marian Ostiza, Zumarraga etaUrretxuko berdintasun zinegotzi ak eta Anton Arbulu eta Iñaki Zabalarenhitzak ere izan ziren. Guztiek zorionak eta eskerrak eman zizkiotensaridunari egindako lanagatik eta kontseiluak abian jarritakoibilbideari jarraikortasuna emateko konpromezua azaldu zuten.
Atzokoa Xera sariaren hirugarren edizioa izan zeneta aurtengo berritasuna, sariduna aukeratzeko Urretxu eta Zumarragakoherritarren parte-hartzea eskatu dela izan da.