Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Geltokiko begiradak (136.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/04/22
Otamotz

Hasieran dendetara elkarrekin sartu, jantziak aukeratu, aldagelara joan eta ispilu aurreko mugimendu zalantzakorren aurrean elkarri iritzi eta aholkuak eman ohi zizkioten emazteak eta biek, eraman oneko haurraren begiradapean. Bazkalostean, berriz, dendetako erakusleihoaren parean geratzeko hautua egin ohi zuen senarrak, barrurako asmorik gabe, emaztea, beti poltsikoan eraman ohi zuen gomazko pilotatxoa lurraren aurka kolpatuz jolasean ari zen seme gogaitua eskutik arrastaka zeramala, dendara sartzen zen bitartean. Goizeko lehen orduan bizpahiru dendetan sartu-irten azkarra egitea nahikoa baitzuen senarrak udaberriko jendaurreko konpromiso garrantzitsuetara dotore joatea bermatzeko. Emaztearena, berriz, beste kontu bat zen. Goiza ez ezik, arratsaldea ere beharrezko zuen hark ezer taxuzkorik (bere iritziko) aurkituko bazuen. Eta bazitekeen, gainera, etxera esku hutsik itzuli eta ondorengo asteburuan ere hirira joan behar izatea, bilaketa jardun antzuari jarraipena ematera.

Larunbat hartan, ordea, udaberriko erosketa lanak bukatutzat emateko moduan ziren, zorionez. Kreditu txartelari astindu galantak eman ostean, hori bai. Erosketen ordainketa hiruzpalau hilabetez atzeratzeko aukeraz baliatzea zegoenetik, ordea, dena zen errazago, dena eramangarriago. Senitarteko eta lagunen aurrean azkenera agertzea zen lehentasun; eta gero gerokoak.

Azken eguzki izpi ahulek hiria kolore epelez jantzi eta egunak gauerako jauzia egin ohi duen tarte laburrean geltokiratu ziren, bada, hirurak, senar-emazteak hiruna poltsa eskuetatik zintzilik eta semea pilota etengabe lurraren, pareten, farolen, zuhaitzen eta (nahigabe, ziurrenik) zenbait ibiltari eta txakurren aurka kolpatuz. Pendulu harmonikoak bailiran dilindan zihoazen poltsa koloretsuak, ondo eginiko lanaren ikur nahastezin ziren; geltokia, eta ondorioz, etxerako bidea, hurbil somatzea, lehenagoko bisaia luzeen aringarri (eta euren arteko erretena estali berri zuen ore trinko).

Ez zegoen jende askorik nasan. Erabiltzaile gabezia omen, garraio publikoaren hutsunerik handiena. Bi minutu baino ez trena hel zedin. Haurrak pilota lurraren aurka kolpatzen zuen maiztasun beretsuan egiten zuen aurrera, urratsez urrats, geltokiko ordulari erraldoiaren orratzik bizkorrenak. Halako batean, pilotak lurra kolpatu ordez haurraren oin muturra ukitu eta bere kontrolpetik ospa egin zuen, ihes urdurian, nasan barrena, geltokiko zokogune umel batean pilaturik zeuden kartoizko kaxa batzuen aurka talka egin eta gelditu zen arte. Geltokira hurbiltzen ari zen trenaren hotsak, pilota berreskuratzera abiatzeko haurrak egin zuen keinuak eta pilota heldu berri zen zokoguneko kartoizko kaxen mugimendu makalak eurenganatu zuten, modu beretsuan, guraso zalantzakorren arreta. Lozorrotik esnatu berri den hartz nagia bailitzan, giza irudi baten itzala azaleratu zen kaxen azpitik, pilotatxoaren talkak ernarazita. Pilota eskuan hartu eta hari begira geratu zen, kuluxkaren lorratzak uxatu ezinik. Burua jaso eta haurraren zein gurasoen begiradekin egin zuen bereak topo. Trena geltokira ailegatua zen ordurako eta nasan zegoen jende apurra barrurantz zihoan, pausoak inertzia hutsez emateak igortzen duen geldotasun irudian kateaturik. Haurrak pilotaren bila joateko baimena eskatu zion amari.

Besotik estu heldu eta trenaren barnera bultzatu zuen indarrez amak haurra, ahal bezala ordura arte esku banatan zeramatzan poltsak esku bakarraz oratuz. Hirukotea treneko zorua eta nasaren arteko bereizgarri diren bi mailatxoak igotzen ari zela, batere harmoniarik gabea begitandu zitzaion, trenen etengabeko joan etorrien jagole geltokiko egunkari saltzaileari, pendulu koloretsuen dilinda.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT